Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Aurkezpena

Unibertsitatearen eta Nafarroako enpresa publiko baten artean eratu den lehenbiziko ikerketa-katedra da Tokiko Jasangarritasunari buruzko NILSA Katedra, 2022ko urtarrilean sortua. Tokiko Jasangarritasunari buruzko NILSA Katedra bi entitateen artean lankidetzan aritzeko eta ezagupenak partekatzeko foro bat da, eta ikerketa zientifikoen aplikazio praktikoa bultzatzen du Nafarroaren zerbitzura.


Nafarroako Gobernuaren Lurralde Kohesiorako Departamentuari atxikitako enpresa bat da NILSA, Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren kudeatzailea ere bai, eta udalerrietako urak saneatzeaz eta arazteaz arduratzen da. I+G+b sustatzearen alde egina duen apustu irmoari esker sortu da katedra hau, urte luzez NUPekin elkarlanean aritu ondoren zenbait proiektutan.


Katedraren bidez, bi entitateen artean sinergiak sortu nahi dira, eta NUPeko ikasleei aukera eman praktikak, ikasketa amaierako lanak eta arlo industrialetako doktoretzak NILSAn egin ditzaten.


Katedraren barrenean, dibulgaziorako eta prestakuntzarako topaketak eta jardunaldiak ere eginen dira, profesionalei, ikertzaileei, ikasleei eta, oro har, gizarteari zuzenduak.

 

Tokiko Jasangarritasunari buruzko NILSA Katedra
Arrosadiko campusa
31006 Pamplona-Iruña
Tel. 616 645 862
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua