• ES
  • EU


Liburutegia

Hasiera/ Liburutegia/ Zerbitzuak/ Talde-lanerako aretoak

Talde-lanerako aretoak


Zerbitzu honen helburua da NUPeko ikasleek ekipamendu informatikoa daukan toki bat edukitzea Liburutegian, irakaskuntza lanak taldean egiteko aukera izan dezaten. 

Zerbitzua Liburutegiko talde-lanak egiteko aretoen zerbitzuaren araudiaren arabera erabiliko da.

Hartzaileak: unibertsitateko ikasleak soilik.

Lan aretoen autoerreserba

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21:00etara etengabe.
Taldeak gutxienez: 2 pertsona
Taldeak gehienez : 4 edo 6 pertsona
Identifikazioa: taldeko kide guztien unibertsitateko txartela.
Erabilera-denbora: gehienez ere 2 ordu, eta denbora-tarte hori berritzeko aukera izango da (kontsultatu erabilera-arauak).

Partes de este texto:

Non dauden aretoak

Liburutegiak talde-lanerako 34 areto ditu. Aretoek ekipamendu informatikoa daukate:

24 Arrosadiko campusean,

  • 8 Giza Zientzietan
  • 8 Gizarte Zientzietan
  • 8 Zientzia eta Teknologian

5 Osasun Zientzietako Liburutegian

5 Tuterako Campusean

 

Guztira 155 toki talde-lanean aritzeko.

 

Subir

Zerbitzuaren eskaera

Aretoa berehala erabiltzeko, ikasleek SGTa daukaten bulegoetako jendearentzako harrera-mahaietara joanen dira, han beren burua unibertsitateko txartelarekin identifikatuz eta eskaera erregistratuz.

Ikasleek autoerreserba bat online egiteko aukera daukate, zazpi eguneko aurrerapenarekin, liburutegiaren web orrialdean sartuz edo Unibertsitateko Zerbitzuen Atariaren bitartez.
Erreserba bat ezeztatzeko aukera dago, online ere, eta erabiltzen hasi aurretik.

Erreserba automatikoki ezeztatuko da erreserbatutako ordutik 15 minutu pasa eta aretoa erabiltzen hasi ez bada.

Subir

Erabilera-arauak

Erabiltzaile-kopurua: gehienez ere 4 edo 6 ikasle dituzten taldeentzat daude erabilgarri aretoak. Areto bat hartzeko 2 lagun egon behar dira gutxienez ere.

Identifikazioa: taldeko ikasle guztiak unibertsitateko txartela aurkeztuko dute harrera-mahaietan erregistratzeko.

Identifikatu eta gero, aretoaren giltza emango da, eta giltza harrera-mahaian itzuli behar da erabilera amaitzen denean. Giltzak ezin dira atera liburutegitik.

Erabilera-denbora: gehienez ere 2 ordutarako esleituko eta/edo erreserbatuko dira aretoak, eta areto horien erreserba berritzeko aukera egongo da, areto horietako bat libre badago soilik.

Erabiltzeko baldintzak: Erabiltzen ari diren altzariak, instalazioak eta bildumak zaintzeko eta aretoa berriz ere erabiltzeko egoera onean uzteko konpromisoa hartzen dute erabiltzaileek. Debekatuta dago erretzea, jatea, edatea eta telefono mugikorra erabiltzea.

Aretoan talde berri bat sartzean ikusten badu aretoa ez dagoela egoera onean harrera-mahaian jakinarazi behar du.

Subir

Erabilpen arauak ez betetzearen ondorioak

Liburutegiko Erregelamenduan eta Liburutegiko Zerbitzuen Araudian agertzen diren xedapenak ezarriko dira.

Subir