• ES
  • EU


Liburutegia

Hasiera/ Liburutegia/ Zerbitzuak/ Ordenagailuak dauzkaten postuak

Ordenagailuak dauzkaten postuak


Sarbide libreko ordenagailuak irakaskuntza xede eta jardueretarako kontsulta eta lanetarako erabiliko dira.

Zerbitzua Liburutegiko zerbitzuen sarbide araudi eta erabilpenaren arabera erabiliko da.

Hartzaileak: unibertsitateko komunitateko kideak soilik.
Orduak: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21:30era etengabe.
Erabilera-denbora: gehienez ere 2 ordu, eta denbora-tarte hori berritzeko aukera izango da (kontsultatu erabilera-arauak).
Identifikazioa: unibertsitateko txartela

Partes de este texto:

Ekipoen kokapena

Liburutegiak ordenagailuak dauzkaten 118 postu ditu:

90 Arrosadiko Campusean:

  • 43 Universia aretoan (Liburutegiko beheko solairuan)
  • 7 Giza Zientzietan
  • 16 Gizarte Zientzietan
  • 24 Zientzia eta Teknologian

16 Osasun Zientzietako Liburutegian

12 Tuterako Campusean

Subir

Zerbitzuaren hartzaileak

Unibertsitateko komunitateko kideentzat dira soilik. Horiek erabiltzeko NUPeko txartela eta norberaren pasahitza erabili behar dira.

Subir

Sarbide gida

Ordenagailuak aretoetan banatuta daude, eta sarbide librean erabilgarri.

Lanean hasteko, NUPeko txartela txipa beherantz duela sartu behar da teklatuan dagoen txarteldegian. Behin txartela sartu eta gero, gure pasahitza eskatuko digute (lau zenbaki), eta lan saio bat hasiko da. Ez badakizu zein den txartelaren pasahitza, Ikasleentzako Argibide Bulegoan eskatu behar duzu. Ikasgelategiko beheko solairuan dago.

Lanean ari garen bitartean, zilegi da txartela 5 minutu ateratzea (postutik joateko), eta denbora-tarte horretan ekipoa blokeatuta geratuko da guk txartela eta pasahitza berriro sartu arte. 5 minutuak igaro ondoren ez baditugu txartela eta pasahitza sartzen, irekita genuen saioa behin betiko itxiko da, bai eta irekita ditugun aplikazio guztiak ere, eta abian genituen lan guztiak galduko dira eta ekipoa lan saio berri bat hasteko prest geratuko da.

Subir

Zerbitzuaren iraupena

Gehienez ere 120 minutuko lan saioa egiteko aukera izango da ekipoan. 15, 5 eta 1 minutu geratzen direnean abisatuko da. Egiten ari zaren lana osorik gorde behar duzu saioaren 120 minutuak amaitu baino lehen, zeren, ezarritako denbora tartea amaitzen denean, ekipoak automatikoki itxiko du saioa, bai eta irekita dauden aplikazio guztiak ere, eta aldez aurretik gorde gabeko lan guztiak galduko dira. Saio berri bat hasteko prest geratuko da ekipoa.

Aretoko toki guztiak hartuta ez badaude, ekipoak 120 minutuko saio berri bat hasteko aukera emango du, eta toki guztiak hartuta badaude lan-denbora amaitu dela jakinaraziko du.

Subir

Laguntza

Liburutegiko langileek ekipoa erabiltzean sortzen diren zalantzak eta arazoak argitzen lagunduko dute.

Ekipoak instalatuta ditu beharrezkoak diren aplikazio guztiak behar bezala erabili eta funtzionatzeko. Instalazio gehigarriren bat beharrezkoa dela uste baduzu, langileei jakinarazi behar diezu.

Subir

Erabilpen arauak ez betetzearen ondorioak

Liburutegiko Erregelamenduan eta Liburutegiko Zerbitzuen Araudian agertzen diren xedapenak ezarriko dira.

Subir