Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

NUPeko kideak

Zerbitzu hau erabiltzeko, hurrengo hauek dira NUPeko kidetzat hartuko direnak: irakasle eta ikertzaileak, jardunean dauden administrazio eta zerbitzuetako langileak, gradu eta graduondoko ikasleak eta ikerketa bekadunak.

Zerbitzuan erregistratuta bazaude, dokumentuak eskatu eta kontsultatzen ahal dituzu.

Dokumentuak kultura edo zientzia izaerako ikerketa pertsonalak egiteko soilik uzten dira. Erabiltzailea dokumentuen erabileraren erantzulea izanen da, Jabetza Intelektualari buruzko Legearekin bat (Jabetza Intelektualari buruzko Legearen 1/1996 ED).

Partes de este texto:

Nola eman alta zerbitzuan

  • Liburutegi arteko mailegu-zerbitzu hau ez baduzu orain arte inoiz erabili, alta eman dezakezu zuzenean  Liburutegi arteko Mailegu-zerbitzuaren web-orrialdetik, edo Zerbitzuen Ataritik, Liburutegiaren ataletik. Lehenik gaztigu bat agertuko zaizu, ez zarela alta emandako erabiltzailea esateko, eta zure posta elektronikoaren helbidearekin eta zure pasahitzarekin sartu beharko duzu, zure datuak bete, zerbitzuaren baldintzak onartu eta eskaera bidali beharko duzu. Behin bidali eta gero, Liburutegi arteko Maileguen Bulegoak aztertuko du, eta dena ongi badago, alta emango du. Alta emateko prozesuan okerrik atzematen bada, posta elektroniko bat bidaliko dizute, jakinarazteko eta okerra zuzentzeko. Bulegoak dena ontzat ematen duenean, posta elektroniko bat jasoko duzu, alta baieztatzeko, eta eskaerak egiten hasten ahalko zara.
  • Pertsonalki eman dezakezu alta, baita ere, Arrosadiko campuseko Liburutegiko Liburutegi arteko Maileguen Bulegoan, edo Tuterako campuseko edo Osasun Zientzien Fakultateko liburutegietan.
  • Datuak sisteman erregistratuta gelditzen dira eta haien tratamendua bat dator Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoarekin.

Subir

Nola eskatu dokumentuak

Behin erabiltzailea erregistratutakoan, eskariak hiru modutan egin ahal izanen ditu:

Zure liburutegien arteko maileguen eskaerak egiteko formulario elektronikoaren erabilera gomendatzen dugu, eskaeren tramitazioa azkarragoa baita. Formularioa eskuragarri dago bai zerbitzuaren webgunean baita atarian ere.

  • Posta elektronikoa: biblioteca.prestamointer@unavarra.es
  • Norbera Arrosadiko Campuseko Agiria Lortzeko Bulegora joanda, edo Osasun Ikasketen Fakultateko liburutegian eta Tuterako Campuseko liburutegian.

Dokumentuak eskatu baino lehen, erabiltzaileak baieztatu behar du Ez daudela NUPeko liburutegietan (ez formatu elektronikoan, ezta paperean ere). Hori baieztatzeko, beharrezkoa da aurretik katalogoak kontsultatzea.

Subir

Zer dokumentu eskatzen ahal diren

  • Liburuak mailegutan, doktoretza-tesiak mailegutan, aldizkarietako artikuluak edo liburu zatiak (dela paperean, dela formatu elektronikoan) eta ikus-entzunezko materiala.
  • Erreferentziazko obrak, aldizkarien ale osoak, liburu elektronikoak, arau teknikoak. ikasleei gomendatzen zaizkien bibliografiaren obrak eta askotan kontsultatzen diren gainerako guztiak salbuetsita daude. 
  • Horrez gain, Liburutegien arteko mailegutik kanpo daude argitara eman berri diren obrak eta erosketa bidez aise eskura daitezkeenak.
  • Era berean, Liburutegien arteko mailegutik kanpo daude NUPeko Liburutegian eta Iruñeko liburutegi publikoetan dauden dokumentuak, liburuak edota aldizkari edo liburu zatiak.

Subir

Noiz nola jasotzen den dokumentu bat

Formatu digitalean jasotzen diren artikuluen kopiak eskatzaileei bidaliko zaizkie, liburutegi hornitzaileak sinatutako lizentzietan ezarrita dauden baldintzekin bat.

Paperean jasotzen diren artikuluen kopiak, eta maileguan eskatzen diren liburu eta jatorrizkoak Arrosadiko Campuseko Liburutegi arteko Mailegurako Bulegoan jasoko dira, edo Unibertsitateko Liburutegiaren zerbitzu puntuetan (Osasun Zientzien Fakultatea eta Tuterako Campusa).

Dokumentu originalak kontsultatzea eta kontsulta-epea Liburutegi mailegu-hartzaileak ezarriko ditu. Erabiltzaileari epearen berri emanen zaio, dokumentua jasotzerakoan.

Subir

Erabilpen arauak ez betetzearen ondorioak

Lehen aipatutako konpromiso horiek ez betetzeak, edo jokabide arau-hauslea edukitzeak, zerbitzuaren erabiltzaile-izaera bertan behera gelditzea, betirako edo behin-behinean, ekartzen ahal dute, baita ondoren aipatzen diren zehapenak ezartzea ere, hala dagokionean:

  • Mailegatutako dokumentua galtzeak edo hondatzeak, beti ekarriko dute dokumentua berrezartzea edo erostea, erabiltzailearen kontura. Erostea ezinezkoa bada, dokumentuen balioa kuantifikatu eta dagokion zenbatekoa erreklamatuko da. Arau-hausleak zerbitzuaren erabiltzaile izaera galduko du, agiria berriz itzuli edo dagokion konpentsazio ekonomikoa ematen ez duen artean.
  • Eskatutako dokumentuak ez jasotzeak, edo maileguan utzitako dokumentuak berandu itzultzeak, zerbitzuaren erabiltzailearen izaera bertan behera gelditzea ekartzen ahal dute, gutxienez hiru hilabeteko epetik urtebeteko epera arte.
  • NUPeko liburutegien funtsetan dauden dokumentuak behin eta berriz eskatzeak   zerbitzurik gabe gelditzea ekarriko du, hilabete bat eta hiru hilabeteren artean, irakastaldiaren barruan.
  • Unibertsitateko kidea den erabiltzaile batek zerbitzua gehiegikeriaz erabiltzen badu, zerbitzuaren doaneko izaera galduko du

Subir

Tarifak

Liburutegien arteko Mailegu Zerbitzua CRUE-Rebiun akordioetan bildutako tarifei lotua dago, bai eta bestelako liburutegi-erakundeetako tarifei ere.

Zerbitzua doakoa da unibertsitateko komunitateko kideentzat, baldin eta Liburutegiaren aurrekontuak horretarako aukera ematen badu.

 

Subir

Harremanetarako

Posta-helbidea

Liburutegien arteko Mailegu Zerbitzua (Dokumentuak Eskuratzeko Bulegoa)
Liburutegia
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko Campusa s/n
31006 Iruñea (Nafarroa)

Telefonoa

(0034) 948 16 90 68
(0034) 948 16 96 65

Posta elektronikoa

Subir

UNIBERSITATEKO LIBURUTEGIA
Nafarroako Unibersitate Publikoa
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 169060
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Tuterako Campusa
Tarazonako etorbidea z.g.
31500 Tutera
Tel. 948 417803
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Osasun Zientzietako Campusa
Barañaingo etorbidea z.g.
31008 Iruñea
Tel. 948 166131
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Whatsapp Kontsultak