Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Kanpoko erabiltzaileak

Kanpoko erabiltzaileak hauek dira: erakundeak, enpresak edo norbanakoak, BARNE ZERBITZU DOAKOA EDUKITZEKO AUKERA DAUKATEN TALDEETAKO ERABILTZAILEAK EZ DIRENAK, baina beren ikerketetarako NUPeko liburutegian ez dauden dokumentuak eskatzen dituztenak, aldez aurretik dagokion tarifa ordaindu eta gero.

Dokumentuak kultura edo zientzia izaerako ikerketa pertsonalak egiteko soilik uzten dira. Erabiltzailea dokumentuen erabileraren erantzulea izanen da, Jabetza Intelektualari buruzko Legearekin bat (Jabetza Intelektualari buruzko Legearen 1/1996 ED).

Partes de este texto:

Nola eman alta eta nola eskatu dokumentuak

Zerbitzu hau ez baduzu erabili oraindik, alta eman behar duzu, behin bakarrik, Arrosadiko Campuseko Liburutegi arteko Mailegurako Bulegoan, edo Unibertsitateko Liburutegiaren zerbitzu puntuetan (Osasun Zientzien Fakultatea eta Tuterako Campusa).

  • Izena ematerakoan, erabiltzaileek zerbitzua ongi kudeatzeko behar diren datuak emanen dituzte eta, horrez gain, agiri bat ere sinatu beharko dute, eskatzen dituzten dokumentuak soil-soilik ikerketa pertsonalerako erabiliko dituztela konprometitzeko.
  • Datuak sisteman erregistratuta gelditzen dira eta haien tratamendua bat dator Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoarekin.

Behin erabiltzailea erregistratutakoan, eskariak hiru modutan egin ahal izanen ditu:

Dokumentu bat liburutegietan dagoen egiaztatzeko, liburutegien katalogoetan kontsulta egin behar da aurretiaz:

Subir

Zer dokumentu eskatzen ahal diren

  • Liburuak mailegutan, doktoretza-tesiak mailegutan, aldizkarietako artikuluak edo liburu zatiak (dela paperean, dela formatu elektronikoan) eta ikus-entzunezko materiala.
  • Erreferentziazko obrak ez, ordea; ezta, aldizkari-ale osoak, liburu elektronikoak, arau teknikoak ere.
  • Horrez gain, Liburutegien arteko mailegutik kanpo daude argitara eman berri diren obrak eta erosketa bidez aise eskura daitezkeenak.
  • Era berean, Liburutegien arteko mailegutik kanpo daude NUPeko Liburutegian eta Iruñeko liburutegi publikoetan dauden dokumentuak, liburuak edota aldizkari edo liburu zatiak.

Subir

Tarifak eta ordaintzeko modua

Unibertsitateak berak ezarri, onetsi eta argitaratutako prezio publikoak ditu liburutegien arteko mailegu zerbitzuak. Agirien salneurria agiria ematen duten liburutegiek ezartzen duten KOSTUA da.

Prezioak:

ESPAINIAKO LIBURUTEGIAK (REBIUN tarifa: Unibersitateetako Liburutegien Sarea)

Fotokopiak (aldizkarietako artikuluak eta liburuen parteak, bai paperean eta bai bertsio elektronikoan):
3,3 euro 40 fotokopiataraino + beste euro bat 10 orrialdeko bloke bakoitzeko + IVA
Liburuak eta jatorrizko testuak mailegatuta (REBIUN tarifa gehi bidalketa gastuak):
15 euro

ATZERRIKO LIBURUTEGIAK

Fotokopiak (aldizkarietako artikuluak eta liburuen parteak, bai paperean eta bai bertsio elektronikoan):
10 euro + IVA
Liburuak eta jatorrizkoak maileguan :
33 euro

Erakunde, enpresa edo pertsonek kreditu-txartelaren bidez ordaindu behar dituzte tarifa hauek.

Subir

Noiz nola jasotzen den dokumentu bat

  • Formatu digitalean jasotako artikuluen kopiak igorriko zaizkie eskaera aurkeztu dutenei artikulua eman duen liburutegiak sinatutako lizentzietan ezarritako baldintzetan.
  • Paperean jasotzen diren artikuluen kopiak, eta maileguan eskatzen diren liburu eta jatorrizkoak Arrosadiko Campuseko Liburutegi arteko Mailegurako Bulegoan jasoko dira.
  • Maileguan jasotako liburuak eta jatorrizkoak beti jaso eta kontsultatuko dira Arrosadiako Liburutegiko Liburutegien arteko Mailegu Bulegoan.
  • Dokumentu guztiak igorri edo emango dira ordainketa egin ondoren.

Subir

Harremanetarako

Posta-helbidea

Liburutegien arteko Mailegu Zerbitzua (Dokumentuak Eskuratzeko Bulegoa)
Liburutegia
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko Campusa s/n
31006 Iruñea (Nafarroa)

Telefonoa

(0034) 948 16 90 68
(0034) 948 16 96 65

Posta elektronikoa: biblioteca.prestamointer@unavarra.es

Subir

UNIBERSITATEKO LIBURUTEGIA
Nafarroako Unibersitate Publikoa
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 169060
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Tuterako Campusa
Tarazonako etorbidea z.g.
31500 Tutera
Tel. 948 417803
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Osasun Zientzietako Campusa
Barañaingo etorbidea z.g.
31008 Iruñea
Tel. 948 166131
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Whatsapp Kontsultak