• ES
  • EU


Irakasleak


Beharrezkoa da egiaztatzea eskatutako agiriak ez daudela liburutegian, katalogoan kontsulta eginez.

Honakoak eska daitezke:

  • Argitalpen unitarioak (monografiak, biltzarretako aktak, estatistikak, hiztegiak, eta abar) euskarria edozein dela ere salbu programa informatikoak
  • Aldizkako argitalpenen urte atzeratuak
  • Aldizkako argitalpenen harpidetzarako iradokizuna

Maiz egiten diren galderak

Partes de este texto:

Nola eskatu dokumentuak

Graduko eta graduondoko ikasleentzat gomendatzen den bibliografia


Liburutegia arduratzen da graduko eta graduondoko ikasleentzat gomendatzen den bibliografia erosteaz.

Liburutegiko Katalogoan aukera dago kontsultatzeko gomendatzen den bibliografia titulazioka eta irakasgaika.

Erosketa eskaera egiteko, beharrezkoa da ikasleen bibliografia erosteko eskaera inprimakia betetzea eta posta elektronikoaren bidez igortzea Banakako Argitalpenen Bulegora.


Irakaskuntzarako eta ikerketarako bibliografia


Liburuak erosteko aurrekontu-sailak zentralizatuta daude eta liburutegia da aurrekontu-sail horien kargura erosi nahi diren argitalpen guztiak erosteko arduraduna.

Kontuan hartuko dira Sail bakoitzari esleitutako aurrekontuak ezartzen dituen aurrekontu-betetzearen arauak, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren urte bakoitzerako Aurrekontuak Betetzeko eta Likidatzeko arauak, non epe muga bat ezartzen baita bibliografia erosteko eskaerak jasotzeko.

Erosketa eskaera egiteko, irakaskuntzarako bibliografiaren eskaera inprimakia jaitsi eta igorri behar da Arrosadiko Liburutegiaren Banakako Argitalpenen Bulegora. Beharrezkoa da gastuaren ardura eta baimena duen pertsonaren sinadura.


Aldizkariak


Edozein aldizkariren harpidetza egitea iradoki daiteke. Liburutegiak eskaerei erantzungo die beti ere unibertsitateko komunitatearentzat interesgarriak badira eta aurrekontuko baliabideen arabera.

Aldizkariak iradokitzeko, erosteko iradokizunaren inprimakia bete behar da, aldizkaria aukera hautatuz.

Subir

Eskaerak jaso eta haien jarraipena

Zure eskaeren egoera kontsultatzeko aukera daukazu OPAC en Nire Liburutegia gune pertsonalean identifikatuz gero.

Subir

Harremanetarako

Banakako Argitalpenen Bulegoa
Unibertsitateko Liburutegia
Arrosadiko campusa
biblioteca.adquisiciones@unavarra.es
Tel.: 948 169062
 

Aldizkari Zientifikoen Bulegoa
Unibertsitateko Liburutegia
Arrosadiko campusa
biblioteca.revistas@unavarra.es
Tel.: 948 169067

Subir

Inprimakiak

Ikasleen bibliografia erosteko eskaera

Irakaskuntzarako bibliografia erosteko eskaera

Subir