• ES
  • EU


Liburutegia

Hasiera/ Liburutegia/ Zerbitzuak/ Aretoan kontsultatzea

Aretoan kontsultatzea


Liburutegiak sarbide librean eskaintzen ditu irakaskuntza bibliografien bildumak, ikerketa bildumak, erreferentzia bildumak eta aldizkari zientifikoen bilduma. Aretoan kontsultatzeko, liburutegiak 1.500etik gora banakako irakurle-postu ditu.

Horretaz gainera, bilduma elektronikoak Liburutegian kontsulta daitezke horretarako ezarritako hainbat aretotan.

Kontsulta-aretoak Liburutegiko zerbitzuen sarbide araudi eta erabilpenaren arabera erabiliko dira.

Hartzaileak: erabiltzaile guztiei irekita dago. Azterketa garaian, soilik unibertsitateko komunitateko kideek izango dute sarbidea, hala erabakitzen bada.
Orduak: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21:30era etengabe.
Identifikazioa: ez da beharrezkoa. Unibertsitateko txartela azterketa garaian.

Partes de este texto:

Zerbitzuaren hartzaileak

Bildumen kontsulta instalazioen barruan erabiltzaile guztiei irekita dago. Azterketa-garaian, eta irakurle-postuen eskaria handia denez, lehentasuna dute unibertsitateko komunitateko kideek, eta soilik unibertsitateko komunitateko kideek izango dute sarbidea, hala erabakitzen bada. Unibertsitateko txartelaren bidez frogatu behar dute unibertsitateko komunitateko kideak direla.

Subir

Kontsultatu zein lan ez dauden sarbide librean

Gordailuan dauden liburuak atariko harrera-mahaian eskatzen dira eta liburutegiko aretoetan kontsultatzen dira.

Gordailuan dauden aldizkariak Serieko Aldizkarien Bulegoko harrera-mahaian eskatzen dira, eta bulegoan bertan, liburutegiko 1. SOLAIRUAN kontsultatzen dira.

Material bereziak (mikroformak, ordenagailuko fitxategiak, etab.), kontsultatu ahal izateko irakurgailu bereziak behar dituztenak, dagokion harrera-mahaian eskatzen dira, eta Erreferentzia Bulegoan kontsultatzen dira.

Subir

Kontsultatu diren liburuen itzulketa

Sarbide libreko bildumetan erabiltzaileak mahai gainean utzi behar ditu, ez da beharrezkoa berriro apalategian uztea.

Aldizkariak horretarako dauden orgatxoetan utzi behar ditu.

Material bereziak eta gordailuko lanak eskatu zituen harrera-mahaian utzi behar ditu.

Subir

Baliabide elektronikoen kontsulta

Liburutegiak bilduma elektronikoen edukiak kontsultatzeko eta haietara sartzeko ordenagailuak dauzka Erreferentzia Bulegoan, Aldizkako Argitalpenen Bulegoan, Gizarte Zientzietan, Gizarte Zientzietan eta Zientzia eta Teknologian, bai eta Osasun Zientzietako eta Tuterako Campuseko zerbitzuguneetan ere.

Ordenagailu eramangarrien bidez ere kontsulta daitezke liburutegiko edozein aretotan, unibertsitateko komunitateko kideek wi-fi sarbidea baitaukate.

Subir

Erabilera-arauak

Aretoan ikasketa eta ikerketa lana ahalbidetzeko, isiltasun giroan aritu behar da.

Kontsulta-geletan debekatuta dago: erretzea, jatea, edatea, telefono mugikorrak erabiltzea, altzariak mugitzea, talde-lanak egitea eta irakurle-postuak erreserbatzea norberarentzat edo beste batzuentzat norberaren gauzekin (langileek gauza horiek kenduko dituzte irakurle-postuan inor ez badago).

Langileek Liburutegiko arauak errespetatzen ez dituzten erabiltzaileei hauek betearazteko eskatuko diete eta horrela eginen ez balute, erabiltzaile izatearen baldintza, behin-behinekoa edo behin-betikoa, kendu ahal izanen zaiela ohartaraziko dituzte, honek instalazioetatik berehala kanporatuak izan daitezkeela ekarri dezakelarik.

Subir

Erabilpen arauak ez betetzearen ondorioak

Liburutegiko Erregelamenduan eta Liburutegiko Zerbitzuen Araudian agertzen diren xedapenak ezarriko dira.

Subir


¿Qué biblioteca quieres?

UNIBERSITATEKO LIBURUTEGIA
Nafarroako Unibersitate Publikoa
Arrosadiko Campusa
31006 Iruña
Tel. 948 169060
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako Campusa
Avenida Tarazona s/n
31500 Tutera
Tel. 948 417803
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Osasun Zientzietako Campusa
Avenida Barañain s/n
31008 Iruña
Tel. 948 166131
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua