• ES
  • EU


Liburutegia

Hasiera/ Liburutegia/ Prestakuntza/ Informazio gaitasunak

Informazio gaitasunak


Informazio gaitasunak zer diren

Informazio gaitasunak (IG) ezagutza, trebetasun, jarrera eta jokabideen multzoak dira, norbanakoak gaitzen dituztenak konturatzeko noiz behar duten informazioa, non aurkituko duten, egokia ote den edo ez ebaluatzeko eta daukaten araberako arazoari aurre egiteko moduan erabiltzeko.

CRUE-TIC eta REBIUN (2012ko ekaina) biltzar bitarikoak egin zuen Informatika eta informazio gaitasunak gradu ikasketetanagiriaren arabera, informazio gaitasuna ikasleak ondoren aipatzen diren trebetasun batzuk eskuratzea dela esan daiteke:

  • Ikasleak behar duen informazioa bilatzea.
  • Ikasleak informazioa aztertzea eta aukeratzea era eraginkorrean.
  • Ikasleak informazioa egoki antolatzea.
  • Ikasleak informazioa egoki erabiltzea eta komunikatzea, modu legezko eta etikoan, ezagutza sortzeko.

IG2 delakoaz ere hitz egiten da, zeina baita Informatika eta informazio gaitasunak akronimoa, CRUE-TIC (Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Batzorde Sektoriala) eta REBIUN (Unibertsitateen Liburutegien Sarea) batzorde bitariko intersektorialetik sortzen dena, elkarren arteko lan-proposamen bat bezala. zeinaren helburua baita zeharkako gaitasun hauek Espainiako unibertsitateetan sartzea, baina batez ere informazio gaitasunak eremu digitalari egokitzea.

Bideo hauetan ikusten ahal da informazio gaitasunei buruzko informazio gehiago:

 

 

Gaitasun hauek hartzea oso garrantzizkoa da EUEri egokituriko ikasketa-planetan. Liburutegiak bere lankidetzan eskaintzen du, modu honetan, prestakuntza jardueretan.

Gaur egun, REBIUN lan egiten ari da  CI2 eredutik gaitasun digitaleko eredura pasatzeko  “DIGCOMP: Europan gaitasun digitala ulertu eta garatzeko esparrua" delakoak esaten duena kontuan hartuta. Esparru horretan biltzen da etengabeko ikaskuntzarako garrantzizkoak diren gaitasunei buruzko gomendioa (2006.12.30eko L 394 Egunkari Ofiziala), zeinean ezartzen baita gaitasun digitala 8 gaitasun garrantzizkoenetako bat dela etengabeko irakaskuntzarako Europar Batasunean.


UNIBERSITATEKO LIBURUTEGIA
Nafarroako Unibersitate Publikoa
Arrosadiko Campusa
31006 Iruña
Tel. 948 169060
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Tuterako Campusa
Avenida Tarazona s/n
31500 Tutera
Tel. 948 417803
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Osasun Zientzietako Campusa
Avenida Barañain s/n
31008 Iruña
Tel. 948 166131
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua