Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki ohola

Baliabide elektronikoetarako autentikaziorako eta sarbiderako sistema berria

Liburutegiak, martxoaren 9az geroztik, baliabide elektronikoetarako autentikaziorako eta sarbiderako sistema berria izanen du: OpenAthens  

Lehenagoko autentikaziko sistemaren ordezkoa da, hots, proxy bidezkoarena.

OpenAthens sistemak aukera ematen du:   

  •     NUPen kredentzialekin autentikatzeko (erabiltzaileek ez dute zertan egin inolako konfigurazio berezirik beren ekipoetan).   
  •     Saio bakoitzerako behin baizik ez identifikatzeko.    
  •     Baliabideetara berdin sartzeko edozein tokitatik, campusean egon edo campusetik kanpo egon.

Autentikazioa campus barrenean zein campusetik kanpo egin behar da, baina behin baizik ez, nabigatzailearen saioa hasteko momentuan. 

Behar duzun baliabidera sar zaitezke (aldizkariak, datu-baseak, liburu elektronikoak...), Liburutegiaren tresnetan eskaintzen dizkizugun esteketako edozeinetatik: Katalogoa, Sirius, Gaikako gidak, eta informazio baliabideetako A-Z.

Baliabide ohikoenetara sartzeko markagailurik erabiltzen baduzu, eguneratu egin behar dira. Sartu liburutegiaren tresnen bitartez (Katalogoa, Sirius, Gaikako gidak, eta informazio baliabideetako A-Z), aurkitu zuk behar duzuna, eta gorde helbide berria.

Edozein duda duzula ere, idatzi helbide honetara: referencia.bupna@unavarra.es


UNIBERSITATEKO LIBURUTEGIA
Nafarroako Unibersitate Publikoa
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 169060
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Tuterako Campusa
Tarazonako etorbidea z.g.
31500 Tutera
Tel. 948 417803
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Osasun Zientzietako Campusa
Barañaingo etorbidea z.g.
31008 Iruñea
Tel. 948 166131
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Whatsapp Kontsultak