Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki ohola

Academica-en autoartxiboa egiteko aukera desagertuko da martxoan

Academica-e biltegi instituzionala eta SIGMA Research ikerkuntzaren kudeaketa-sistema (GPC) integratu ditugu errazagoa izan dadin sarbide irekiko argitalpenak biltegian gordailutzea.

Martxotik aurrera, Academica-e biltegian autoartxibatzeko aukera itxiko da, eta gordailutze lana hemen egin beharko da: Ikertzailearen Ataria – Ekoizpen Zientifikoaren Kudeaketa - Argitalpenak.

Argitalpenaren fitxategia erreferentzia bibliografikoan erantsi beharko da, “Erantsi postprint fitxategia biltegian argitaratzeko” dioen atalean.

Liburutegiko langileek hortik kudeatuko dituzte erreferentzia bibliografikoak, eta, beharrezkoa bada, Academica-e biltegira gehituko dituzte.

Sarbide irekian dauden argitalpenak ofizioz kargatuko dira biltegian. Argitaratutakoa ez den beste bertsio bat kargatu behar den kasuetan, norberak eman beharko du bertsio hori, erreferentziari erantsiz, arestian adierazi den bezala.

Norbaitek premiazkoa badu argitalpen bat biltegian egotea, argitalpenaren fitxategia erreferentziari erantsi beharko dio, eta mezu bat bidali academica-e@unavarra.es helbide elektronikora, argitalpena biltegian gordailutzea premiazkoa dela adierazita.

 


UNIBERSITATEKO LIBURUTEGIA
Nafarroako Unibersitate Publikoa
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 169060
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Tuterako Campusa
Tarazonako etorbidea z.g.
31500 Tutera
Tel. 948 417803
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
Osasun Zientzietako Campusa
Barañaingo etorbidea z.g.
31008 Iruñea
Tel. 948 166131
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Whatsapp Kontsultak