• ES
  • EU


Zer aldizkaritan argitaratu


Partes de este texto:

Sarbide irekian argitaratzea

 

ARGITALETXEEN DESKONTUAK SARBIDE IREKIKO ARTIKULUETARAKO

SCOAP3

SCOAP3 44 herrialdetako liburutegi, unibertsitate, erakunde finantzatzaile eta ikerketa zentroen eta gobernuarteko hiru erakunderen partzuergo bat da. Zenbait argitaletxeren laguntzarekin goi-energien fisikako hamar aldizkaritan sarbide irekian doan argitaratu ahal izatea lortu du. Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Unibertsitateen 9 Taldeko kidea baita, akordio honen onuraduna da. 

Finantzaketa eredu berritzaile baten bidez, SCOAP3-k bere gain hartzen ditu APC-ak, eta doakoa da egileentzat. Egileek beren artikuluei buruzko egile-eskubideak izaten jarraitzen dute, eta artikuluek Creative Commons de atribución CC-BY izeneko lizentzia bat edukiko dute. 

BioMed Central

BioMed Central eta Springer Open-ek % 15eko deskontua eskaintzen diete APC-etan beren aldizkarietan argitaratzen duten NUPeko ikertzaileei. Argibide gehiago

MDPI

MDPI Sarbide Irekiko argitaletxea da, zientifikoa eta kidekoen arteko berrikuspenak egiten dituena; 170 aldizkari elektroniko baino gehiago argitaratzen ditu eta APCetan % 10eko deskontua eskaintzen die bere aldizkarietan argitaratuko duten NUPeko ikertzaileei. Artikuluak bidaltzeko kontu bat egin eta ezkerreko menuan dagoen "Submit" botoian sakatu behar da. Bidalketa egiteko prozesuan NUPeko afiliazioa aukeratu behar da, nahiz eta unibertsitatetik bertatik ari bazara, IPa antzeman eta zuzenean markatuta agertuko den.

 

NON ARGITARATU DAITEKEEN SARBIDE IREKIAN