Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ikasleak

Partes de este texto:

Jakitea komeni da

Obra literario, artistiko eta zientifiko guztiek Jabetza Intelektualari buruzko Legearen babesa daukate. Legeak hainbat eskubide aitortzen dizkie egileei, egile izateagatik, beren obrak erregistratu ez badituzte ere. Beraz, babestuta daudela iragartzen duen sinbolorik edo gaztigurik ez agertzeak ez du esan nahi babestuta ez daudenik. Honek Interneten aurkitzen duzun informaziorako ere balio du: testuak, argazkiak, bideoak, irudiak, e.a.

Subir

Beste hainbat egileren lanak

Zer eduki behar dut kontuan besteren obrarik erabiltzen badut nire lanetan?

  • Kontura zaitez eskubide guztiak erreserbatuta dituen (© sinboloarengatik ezagutzen da), edo hain murriztailea ez den lizentzia batek, Creative Commonsek, adibidez, babesten dituen. Eskubideen aipamenik ez bada, ulertu behar da eskubide guztiak erreserbatuta daudela.
  • Eskubide guztiak erreserbatuta badaude, legeak baimena emango dizu lana partzialki kontsultatu eta berriz erabiltzeko, bakarrik ikerketa pribatu eta ikerketako ondorioetarako. Zure lanetan aipu laburren bidez baizik ezin izango duzu erabili, eta egilea eta iturria beti aipatuz. Bestelako erabileretarako egileari baimena eskatu behar zaio.
  • Creative Commons lizentzia batek babesten badu obra, lizentziaren baldintzak errespetatu beharko dituzu. 

Musikak, irudiek, bideoek, argazkiek, planoek... testu-informazioak baino erabilera-baldintza ezberdinak dituzte?

  • Ez, testurik gabeko lanak erabiltzeko baldintzak (esaterako entzunezko eta ikusentzunezko obrak) idatzitako obrak erabiltzeko baldintza berdinak dira. Dagoeneko zabalduta dauden obretako zatiak erabiltzen ahal dituzu zure lanetan, edo komentatu, edo iritzi kritiko bat egin, baina beti iturria eta egilea zein diren aipatuz. Obra bat oso-osorik erabili nahi baduzu, edonolakoa izanik ere, egileari eskatu behar diozu baimena.
  • Zure lanetan ikusizko obra bakan batzuk -argazki bat, plano bat, marrazki bat...-, lehen esandako helburuekin dagoeneko zabalduta daudenak, baina beti egiletza eta iturria aipatuz.

Ba al da libre erabiltzen ahal den materialik?

  • Jabari publikoko obrak libre erabiltzen ahal dira, hau da, orain dela hirurogeita hamar urte hil diren egileen obrak. Egilea 1987ko abenduaren 7a baino lehen hil bazen, epea laurogei urtekoa da.
  • Auzitegien lege eta sententziak ere askatasunez erabiltzen ahal dira.

Subir

Liburuen erreprodukzioa

Zilegi da liburu bat erreproduzitzea?

Legeak kopiak egiteko baimena ematen du, baldin eta pertsona fisiko batek egiten baditu, erabilera pribaturako, ez profesionalerako eta ez enpresa-erabilerarako, zuzen edo zeharkako merkataritza asmorik gabekoa behar du izan, eta obrarako sarrera legez egin behar da eta zilegi den iturri batetik. (31.2 art.)

Zilegi da liburu elektroniko bat behera kargatzea edo haren orrialdeak inprimatzea?

Zilegi da sarbide irekiko liburuak badira edo Creative Commons moduko lizentzia bati lotuak badaude.

NUPek lizentzia emandako liburuak ere behera kargatzea zilegi da, hornitzaileak jarritako mugak kontuan hartuz.

Subir

Baliabide elektronikoak

Nola erabiltzen ahal ditut liburutegiak eskaintzen dituen baliabide elektronikoak?

  • Liburutegiaren baliabide elektronikoak hainbat lizentziarekin daude kontratatuta, eta lizentzia bakoitzak bere erabilera-baldintzak ditu. Oro har, debekatuta dago datuen, artikuluen eta erregistro bibliografikoen erreprodukzio edo jaitsiera masiboa, eta horiek zabaltzea Nafarroako Unibertsitate Publikokoak ez diren pertsonen artean, baita horiek merkataritza asmotan erabiltzea ere.
  •  Ikusi, inprimatu edo gordetzea zilegi da, betiere kopuru arrazoizkoan eta ikasketa, irakaskuntza edo ikerketa helburuekin.

Oztoporik gabe erabiltzen ahal ditut Internetetik eskuratutako edukiak?

  • Legeak Interneten bidez banatzen diren testuak, argazkiak, bideoak, irudiak, musika e.a. ere babesten ditu. Berriz erabiltzekotan, kontuan hartu beharko duzu egileak eta legeak zertarako baimena ematen duten.
  • Web-orrialdeetarako estekak arazorik gabe egin daitezke.

Subir

Plagioa

Zer jotzen da plagiotzat?

Norbaitek plagioa egiten duela jotzen da berea ez den obra baten edo obra horren zati baten egiletza berea dela esaten duenean. Obra baten zatiak kopiatzea egilearen baimenik gabe eta horren berri eman gabe plagioa da.

Plagiatzea lege-ondoriorik daukan delitu bat da, egileraren eskubide moralak eta ondarekoak urratzen dituelako. NUPeko ebaluazio prozesuak ezartzen dituen araudian zigortzen da. Unibertsitatean matrikulatzen diren ikasle guztiek izenpetu behar izaten dute Irakaskuntza Integritate Aitorpena, zeinean ez plagiatzeko konpromisoa hartzen baitute, besteak beste.

Plagiao eta ziberplagioa irakaskuntza komunitatean: Aurkezpena; Bideoa (1/2) (2/2)

Subir

Aipamenak egitearen garrantzia

Aipatzearen garrantzia: nola prestatu erreferentzia bibliografikoak

Zure lana egiteko oinarritzat hartu dituzun informazio iturriak aipatu behar dituzu, eta haien erreferentzia eman. Aipuak eta erreferentzia bibliografikoak egiteko hainbat modu daude, zenbait erakundek proposatutakoak. Egia esan, batetik bestera ez dago ezberdintasun handirik. Garrantzizkoena da aipuak eta erreferentziak beti modu berdinean egitea. Informazio gehiago eskuratzeko klik egin hemen:

Creative Commons lizentzia daukaten materialen egiletza eta iturria aipatzeko praktika onak.

Subir

Doako baliabideak

Ondorengo web-orrialde hauetan zenbait baliabide topatuko dituzu, eta horiek erabiltzeko ez da beharrezkoa egilearen edo ustiapen-eskubideen titularraren baimena:

Multimedia baliabideak:

Search Creative Commons: Eduki libreen bilatzailea, multimedia materialen hornitzaile garrantzizkoenetako batzuetan.

  • Wikimedia Commons: Erabilera libreko multimedia artxibategia.
  • Flikr: Argazkien eta bideoen ataria. CC lizentzia daukaten edukiak bilatzeko aukera ematen du.
  • Pixabay: Jabari publikoko irudien ataria.
  • Free sound: CC lizentzia daukaten audio-artxibategiak eskaintzen ditu.
  • Google irudiak

Hezkuntza baliabideak:

Beste batzuk:

Subir