• ES
  • EU


Liburutegia

Hasiera/ Liburutegia/ Ikerketarako laguntza/ Aipuak. Erreferentziak. Kudeaketari Bibliografikoak

Aipuak. Erreferentziak. Kudeaketari Bibliografikoak


Adibideak

Erreferentzia bibliografikoa: Dokumentu bat zalantzarik gabe identifikatzeko datu funtsezkoak dira. Zerrenda moduan azaltzen dira lanaren testuaren bukaeran.

Aipua: Aipu bat erreferentzia labur bat da, lanaren testuan txertaturik dagoena, eta datua, ideia, teoria, etab. zein iturritatik hartu zen identifikatzeko balio duena.  Aipuak bere erreferentzia eduki behar du bibliografian.

 Bibliografia: Lanaren testuaren bukaeran eransten den erreferentzia zerrenda da. Gutxienez, testuan sartuta dauden aipuak islatu behar ditu.

Aipuak egiteko estiloak edo arauak: Aipuak eta erreferentziak egiteko estilo edo arau ugari daude:

Vancouver estiloa: medikuntzako eta biomedikuntzako argitalpenetan erabiltzen dena.
APA estiloa (American Psychological Association): psikologian, giza eta gizarte zientzietan erabiltzen dena.
MLA estiloa (Modern Language Association): hizkuntzalaritzan eta filologian erabiltzen dena.
Chicago estiloa
Harvard estiloa

Era berean, badago UNE ISO 690:2013 espainiar araua, dokumentu inprimatuen eta elektronikoen aipuak eta erreferentziak egiteko jarraibideak ematen dituena.

Aldizkari zientifikoek haietan argitaratzen duten egileei aipuak egiteko estilo jakin bat ezartzen diete, argitaratu nahi duenak ezinbestez bete beharrekoa, lehen aipatutako bat edo aldizkariaren beraren estiloa izan daitekeena.

Aipuak eta erreferentziak APA estiloan egiteko gida
Guía para citar y elaborar referencias bibliográficas en formato IEEE
Guía para citar y elaborar referencias bibliográficas en formato Vancouver

Kudeaketari bibliografikoak