Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Kudeaketa bibliografikoko programak

Kudeaketa bibliografikoko programak

Kudeaketa bibliografikoko programak (kudeaketari bibliografikoak ere deituak) erreferentzia bibliografikoak bilatzeko, biltegiratzeko, kudeatzeko, berreskuratzeko eta esportatzeko erabiltzen diren softwareak dira.


Erreferentzia bibliografikoak kudeaketari bibliografiko batean sar daitezke:

  •     Esportazio zuzena eginez datu-base bibliografiko batetik.
  •     Esportazio zuzena eginez beste kudeaketari bibliografiko batetik.
  •     Banan-banan idatziz.
  •     Trukaketa bibliografikorako formatu normalizatu batetik inportatuz, adibidez RIS edo BibTeX.

Oso baliagarriak izan daitezke informazioa antolatzeko. Honako abantaila hauek dituzte:

  •     Datu base gehienek aukera ematen dute erreferentzia bibliografikoen esportazio zuzena, masiboa, lasterra eta garbia egiteko kudeaketari bibliografikoetara.
  •     Erreferentzia bibliografikoak identifikatu eta tekleatu beharra saihesten du eta, ondorioz, denbora aurrezten eta akatsak saihesten dira.
  •     Erreferentziak karpetaka antolatzeko, etiketak esleitzeko, norbere deskribatzaileak eta oharrak jartzeko, hau da, aukera ematen du norberaren informazioa norbere erara modu praktikoan antolatzeko.
  •     Erreferentziak laster berreskuratzeko aukera ematen du. Erreferentziak antolaturik edukitzean, bilatzeko eta berreskuratzeko aukera ugari daude. Nahiko erraza da lan bakar baterako informazioa kontrolatuta edukitzea eta berreskuratzea, baina kudeaketari bibliografiko batekin aukera dago bizi akademiko osoan erabili den informazioa kudeatzeko, antolatuta edukitzeko eta berriz erabiltzeko.
  •     Kudeaketari gehienek aukera ematen dute erreferentzia bakoitza bere testu osoarekin lotzeko, edo testu oso hori tokian edo hodeian gordetzeko, hortaz, oso erraza da erreferentziako testu osoa eskuratzea.
  •     Aukera dago bibliografiak automatikoki egiteko eta lantzen ari garen edozein testutan txertatzeko.
  •     Aipuak eta erreferentziak egiteko prozesua nabarmen errazten du. Kudeaketari bibliografikoek plugin-ak dauzkate, aukera ematen dutenak erabiltzen ari den testu prozesadoretik aipuak eta erreferentziak eskatzeko, aukeratzen den estiloan edo arauan. Erreferentzia kopuru oso handia erabiltzen den gradu amaierako lan batean edo tesi batean, lan ordu kopuru handia saihesteko eta akatsik gabeko lana aurkezteko aukera ematen du.

Badira kudeaketa bibliografikorako beste programa asko, ezagunenen artean daude: