Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Informazioa Interneten

University of Cardiff, Silvia Reciok azpititulatua, NUPeko liburutegia


Interneten, edonork argitara dezake edozer, foro batean edo blog batean, edo baita bere web-orrialdean ere.

Internetek daukan abantaila da informazio asko dagoenez, oso zaila dela deus ez aurkitzea edozein gairi buruz. Eta daukan eragozpena da Interneteko informazioaren kalitatea ez dela ona.

Arretaz eta era kritikoan jokatu behar da, eta zorrotz aztertu Interneten erabilgarri dagoen informazioa. Erabilgarria izan daiteke webguneak balioesteko.

Interneten ohikoak dira asmo txarreko iruzurrak, mistifikazioak, gezurrak, laugarren eta bosgarren eskuko informazioak, desitxuratzeak, manipulazio interesatuak eta abar, eta abar. Hori dela-eta argi ibili behar da Interneteko iturriekin eta bertatik ateratako informazioarekin.

Liburutegiak hautatutako eta bermatutako datu baseek edo aldizkako argitalpenek fidagarritasun eta berme handiagoa dute Interneten libre erabiltzeko dagoen informazioak baino. Informazioa bilatzeko lehenengo aukera izan beharko lukete.

Adibideak

Hurrengo adibideetan, Interneteko informazio iturri batzuk agertzen dira. "Gure oharrak"; sakatzen badugu, jarraibide batzuk ematen dira iturri horiek iturri fidagarriak diren jakiteko:

1. adibidea Nuestros comentarios
2. adibidea Nuestros comentarios
3. adibidea Nuestros comentarios
4. adibidea Nuestros comentarios