Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ebaluazioa eta aukeraketa

Informazioa aukeratzea eta ebaluatzea

Gaur egungo informazio-inguruan, guztiz konektatu eta orokortuan, erlatiboki erraza da informazioa bilatzea eta aurkitzea. Arazoa izaten da informazio gehiegi egoten dela, eta informazio horretatik, zatirik handienak ez dauka inguru akademikoak eskatzen duen kalitate-maila.

Bil daitekeen informazio guztia berraztertzeko denborarik ez dagoenez, beharrezkoa da irizpideak ezartzea lan akademikorako informazio egokia zein den aldez aurretik ebaluatu eta, hortaz, aukera egiteko:

Informazioa aukeratzeko eta ebaluatzeko irizpideak:
 

Partes de este texto:

Aurkezpena

Informazioa aurkezteko modua izan daiteke berori onartzeko edo uxatzeko lehen faktorea.

Informazioaren aurkezpena argia, ongi antolatua eta egituratua izan behar da, irakurleak, begi-kolpe batean, edukiaren eta ematen zaion informazioaren ezaugarrien ideia bat eduki ahal izan dezan. Egokiena aldizkari zientifikoko artikulu bat litzateke, egitura hau edukiko lukeena:

  • Sarrera, lan moduak eta lanaren zentzua azalduz
  • Lanaren enborra, ongi egituratua eta antolatua
  • Ondorioak, artikuluaren mamia laburtzen dutenak eta lanak dakartzan berrikuntzen berri ematen duena
  • Bibliografia, lanak kontrolatzeko eta zabaltzeko aukera emango diguna

Informazio bat, era desordenatuan, zalantzazkoan eta gaiari lotu gabe aurkezten denean, eta abar, baztertu egin beharko litzateke.

Aurkezpenak bidea eman behar du informazioaren alderdi garrantzizkoak identifikatzeko: egiletza, informazio zer aldizkaritan edo zer erakundetan dagoen, edukiaren eguna, hau lehen mailakoa edo bigarren mailakoa den, eta abar.

Informazioaren aurkezpenaren eta antolamenduaren eta web-orrialde baten nabigatzeko interfazaren artean bereizi egin behar da. Estetika eta diseinua ez dira erabakigarriak informazioaren kalitatearen aldetik. Hala ere, zaindu gabeak, zirriborratuak, zikinak, ortografia akasdunak, edo erabiltzeko zailak diren dokumentuak susmagarriak dira daukaten informazioaren balioaren ikuspegitik.

Ordea, kontuan hartu behar da diseinua engainagarria ere izan daitekeela; hau da, ongi diseinatutako edo bilgarri eder baten azpian aurkezten den dokumentuak eduki eskas, faltsu edo alderdikoia eduki dezake.

Adibideak - Gaia: Elikagai transgenikoei buruzko lana

Ondorengo adibideetan hainbat informazio iturri daude, aurkezpenaren aldetik hainbat ezaugarri dauzkatenak. "Gure oharrak"; klikatuz gero, jarraibide batzuk ematen dira, aurkezpenaren ikuspegitik iturri baliagarria ote den jakiteko:

1. adibidea Nuestros comentarios
2. adibidea Nuestros comentarios
3. adibidea Nuestros comentarios