Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Argitalpen zientifikoa

Ikerketa zientifikoa komunikatzea beharrezkoa da. Edozein ikerketa zientifikok beharrezkoa du aldez aurretik egin diren ikerketetarako sarrera edukitzea. Horretarako beharrezkoa da ezagutza zabaltzea eta eskuragarri egotea.

Komunikazio informalaz gain, komunikazio zientifikorako ohiko modua dokumentu zientifikoa da. Honek hainbat forma hartzen ahal ditu: aldizkari-artikulua, biltzarreko akta, liburua, txosten teknikoa…, eta horietako bakoitza argitalpen-zikloaren une jakin bati ohi dagokio.

Zientzia argitalpenaren zikloarekin batera dago halaber ikerketa zikloa, bai eta berreskuratze zikloa izenaz izenda dezakeguna ere, zeinak informazioa berreskuratzeko dauzkagun baliabideak baitira.

Honako taula honetan ikusgai daude hiru zikloen arteko baliokidetasunak:

Ikerketa zikloa Argitalpen zikloa Berreskuratze zikloa
Ideien garapena Laborategiko oharrak, ikerketa-egunerokoak... Sarrerarik gabe
Ideien eztabaida Gutunak, postak, memoriak... Sarrera publiko mugatua: web-orrialde pertsonalak, harreman pertsonalak...
Aldez aurretiko aurkezpenak Biltzarrak, preprintak... Conference Proceedings CI, datu base espezializatuak (Scopus), biltegiak, Google Scholar...
Ikerketa txostena Txosten teknikoak, tesiak, ikerketa txostenak... Datu base espezializatuak (Dissertation Abstracts, Scopus...), biltegiak
Patenteak Patenteak Espacenet, Patenteen eta Markeen Espainiako Bulegoa
Berraztertzeko papera Aldizkari zientifikoetako artikuluak Datu-base espezializatuak
Orokortzea Reviews, liburuak, entziklopediak... Liburutegietako katalogoak, liburu elektronikoen atariak
Zabaltzea Zabalkundeko aldizkariak, liburuak... Liburutegietako katalogoak, liburu elektronikoen atariak
Formalizazioa Testu liburuak Liburutegietako katalogoak, liburu elektronikoen atariak

Hemen modu grafikoan ikusi dezakezu. Handitzeko sakatu grafikoaren gainean edo jaitsi PDF-a.

Aldizkari zientifikoak dira, gaur egun, ezagutza zientifikoa besterenganatzeko modurik garrantzizkoena. Hala ere, komeni da informazio zientifikoa zer beste dokumentutan argitaratzen den ere ezagutzea.

Hurrengo aurkezpenean, Argitalpen zientifikoaren sistema eta dokumentu zientifikoen motak , izenekoan, gai hauek aztertzen dira.