• ES
  • EU


Liburutegia

Hasiera/ Liburutegia/ Bildumak eta baliabideak/ Antzinako Funtsaren Bilduma

Antzinako Funtsaren Bilduma


Antzinako Funtsaren eta Bilduma Berezien Atalak Unibertsitatearen ondare bibliografiko historikoa zaindu, zabaldu, artatu, kudeatu eta aberasteko ardura dauka.
Bilduma hau osatzen duten funtsak ikerketan baizik ezin dira erabili, eta kontsultak horretarako ezarri diren baldintzen pean egin behar dira.
Zerbitzua erabiliko da Antzinako Funtsari eta Bilduma Bereziei buruzko zerbitzu arautegiarekin  bat etorriz.
30 bitxien erakusketa

Partes de este texto:

Bilduma

  • Eskuizkribuak
  • 1939 baino lehenagoko inprimatuak
  •  Estanpak, marrazkiak, argazkiak eta mapak
  • Aldizkariak XVIII. mendetik 1939ra arte
  • Prentsa zaharra
  • Prentsa modernoa
  • Balio dokumental, kulturak eta zientifiko berezia daukaten lagapen eta dohantzetatik datozen funtsak

Antzinako liburuaren katalogoaren funtsetan kontsultatu.

Subir

Funts historiko digitala

Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegian gordetzen diren antzinako liburuetako batzuen testu osoak erakusten ditu  Funts historiko digitala bildumak.


XVI. mendea

XVII. mendea

XVIII. mendea

XIX. mendea

30 Bitxi

Subir

Kontsulta aretoa

Liburutegiko sotoan dago. 14 irakur-postu ditu, mahai banarekin eta ordenagailurako konexio banarekin. Edonork erabiltzeko eskaner bat ere badago.

Sarbide libreko erreferentzietan berezitutako bilduma bat eskaintzen du (antzinako liburuen errepertorioak, bibliografiak, katalogoak, eta abar).

Bilduma honetako obra guztiak aretoan kontsultatu beharrekoak dira, eta ezin dira maileguan eman liburutegitik kanpo erabiltzeko.

Subir

Erabilzaileak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileak. Unibertsitateko txartelarekin egiaztatu behar dute beren nortasuna. Horietaz gainera, beren ikerketak egiteko bilduma kontsultatu behar duten kanpoko ikertzaileak. Hauek NANarekin, pasaportearekin edo gidabaimenarekin egiaztatu behar dute beren nortasuna.

Subir

Bildumaren erabilera

  • Ikertzaileak eskaera-inprimaki bat beteko du (liburuak | prentsa eta aldizkariak), eta bertan datuak, ikerketaren xedea eta gaia eta eskatutako argitalpenen datuak emango ditu.
  • Ikertzaileak zerbitzuaren arduradunari emango dizkio eskaerak, nortasuna egiaztatzeko agiriarekin batera (unibertsitate txartela, NAN, pasaportea edo gidabaimena), eta maileguan utzitako obrak itzultzen dituenean itzuliko zaio.
  • Aldi berean 3 obra kontsultatzen ahal dira, gehienez ere, balio berezia daukaten obren kasuan izan ezik. Ikerketaren nolakoak hala eskatzen badu, eta langile arduradunak ados badaude, kopuru handiagoa baimenduko da.
  • Zaintza-arrazoiak direla-eta, gerta liteke obra baten erabilera murriztea.
  • Funtsak kontsultatzen direnean ezin daiteke erabili bolalumarik, lumarik edo errotuladorerik. Arkatza baizik ez da erabiliko.
  • Ezin daiteke orrietan idatzi, azpimarratu edo seinalerik egin, eta ezin da idatzi, ezta ere, zabalik dagoen argitalpen baten gainean.
  • Dokumentuak formatu digitalean kontsultatuko dira, betiere Liburutegiak kopia bat baldin badauka formatu horretan. 

Subir

Kopiak

Dokumentuak erreproduzitzeko muga dokumentuaren osotasuna zaintzea da, ondare kulturalaren parte den aldetik, eta erreproduzitu beharreko alearen zainketa-egoerak lehentasuna edukiko du beti.

  • Erreprodukzio eskaerak liburutegiaren baliabide teknikoen erabilgarritasunaren arabera tramitatuko dira, eta baimenak alea berrikusi eta haren zaintza-egoera zein den baieztatu eta gero emango dira.
  • Zerbitzuak dauzkan gailuak baizik ezingo dira erabili erreprodukzioak egiteko, kasu berezietan eta aldez aurretik eskatuta eta baimenduta izan ezik.
  • Erreprodukzioak eskatzeko dagokion inprimakia (erabilera pribaturako | erabilera publikorako) erabiliko da. 
  • Erreprodukzioaren xedea kasu guztietan aipatu beharko da.
  • Dokumentua euskarri digitalean badago, kopia euskarri horretatik lortuko da.
  • Dokumentuen kopiak erabiltzaileek ekartzen dituzten euskarrietan (usb, cd...) emango dira, edo posta elektronikoaren bidez.
  • Ez da zilegi Liburutegiak ematen dituen kopiak argitaratzea edo haiek publikoki erabiltzea bere berariazko baimenik gabe.

Erabiltzaileak, erreprodukzioak eskatzeko inprimakian, adierazi beharko du nola erabiliko dituen, eta baimena eskatuko du erreprodukzioak argitaratu nahi baditu edo publikoki erabili nahi baditu. Liburuzain arduradunak izenpetuko du baimen hori, eta kopia bat erabiltzaileari emango dio.

  • Erreprodukzioak argitaratzeak edo publikoki erabiltzeak jatorria aipatzeko beharra dakarte, baita liburutegiari argitalpenaren bi ale ematekoa ere.
  • Dokumentuen erreprodukzio kostuaren balioespena eskatutako lanaren eta formatu motaren araberakoa izango da. Nolanahi ere, erreproduzitu baino lehen ordaindu behar du eskatzaileak.

Subir

Maileguak erakusketetarako, etab.

Lanak erakusketetarako mailegatzeko edo erreprodukzio faksimilak argitaratzeko muga dokumentuaren osotasuna zaintzea da, ondare kulturalaren parte den aldetik, eta erreproduzitu beharreko alearen zainketa-egoerak lehentasuna edukiko du beti.

Errektore edo errektoreorde eskumendunak baimendu beharko du, Liburutegiko Zuzendaritzak aldez aurretik aldeko txostena eginda, eta lanak bere instalazioetatik kanpo dagoen bitartean izan ditzakeen kalteak estaliko dituen aseguru bat kontratatuko da beti.

Subir

Erabilpen arauak ez betetzearen ondorioak

Liburutegiko Arautegiko eta Liburutegiko Zerbitzuen Arautegiko xedapenak aplikatuko dira, eta zigorgarriak izango dira jokabide arau-hausle hauek:

  • Liburutegiak emandako erreprodukzio baimendu gabeen argitalpena Unibertsitateko agintari akademikoei jakinaraziko zaie, jabetza-eskubideak bidegabe erabili diren azter dezaten, eta, hala bada, dagozkion administrazio-erantzukizunen arabera jokatuko litzateke.
  • Kontsultatutako lanak hondatu edo mozten baditu, berria jarri edo erosi beharko du erabiltzaileak, eta hori egitea ezinezkoa bada, konponketa ordaindu edo kaltetutako dokumentuen balioari dagokion kalte-ordaina eman beharko dio Unibertsitateari.  Horrelako kasuetan, arau-hausleak Liburutegiaren erabiltzaile izateari utziko dio, agiria berriz itzuli edo dagokion konpentsazio ekonomikoa ematen ez duen artean. Balio bereziko lanak, ondare bibliografiko historikotzat hartuak,  direnez, Unibertsitateak legezko ekintzak egiteko aukera izango du.

Aurrekariak, bai eta beste edozein kasu bereziki larri ere, errektoreari edo errektoreorde eskumendunari jakinaraziko zaizkio, dagozkion ondorioak izan ditzan. 

Subir

Harremanetarako

Posta helbidea

Antzinako Funtsaren eta Bilduma Berezien Bulegoa

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko Campusa, z/g
31006 Iruñea
Nafarroa

Posta elektronikoa

bupna@unavarra.es

Telefonoa

(0034) 948 16 8973
(0034) 948 16 8974

Subir