• ES
  • EU


Administrazio-egutegia


2017 / 2018 ikasturteko administrazio egutegia

Aurreinskripzioa ikasketak hasten dituzten ikasleentzat: 2017ko maiatzaren 8tik 12ra, 9:00etatik 14:00etara

Onartuen behin-behineko zerrenda: 2017ko maiatzaren 17an

Onartuen behin betiko zerrenda eta itxaron zerrenda: 2017ko maiatzaren 19an

1. ikasmailako matrikula: 2017ko maiatzaren 22tik 26ra

Gainerako ikasmailetako matrikula: 2017ko maiatzaren 29tik ekainaren 2ra

2. seihilekoko matrikula: 2017ko abenduaren 11tik 20ra

Eskolak hasteko eguna: 2017ko irailan

 

AURREINSKRIPZIOA IKASKETAK HASTEN DITUZTEN IKASLEENTZAT

Epea.

2017ko maiatzaren 8tik 12ra, 9:00etatik 14:00etara

Modua

Interneten bidez

Aurreinskripzioa egin ondoren, NANaren fotokopia eta interesdunak sinatutako aurreinskripzioaren eskaeraren frogagiriaren ale bat aurkeztu behar da.

Aldez aurretik ez baduzu NUPekin loturarik izan:

Aldez aurretik erregistratu behar duzu.

(Erregistratzeko Gida)

Ondoren zoaz AURREINSKRIPZIOA atalera (maiatzaren 9tik aurrera).

Autoinskripziorako gida

Matrikula egiteko gida

Lehenago NUPeko programaren batean izena eman baduzu, edo unibertsitate horretako irakaslea edo langilea izan bazara. Idatzi NANa (tarterik gabe bere letrarekin) eta pasahitza; ez badakizu, igorri mezu elektroniko bat oficina.informacion@unavarra.es helbidera, edo deitu 948 169096 / 9000 zenbakietara.

Honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

MATRIKULA INPRIMAKIA (behera jaitsi)
NANaren fotokopia

Bete beharrekoak

50 urte edo gehiago izatea 2017. urtean.

50 urteak bete ez dituztenen aurreinskripzioak baimenduko dira, eta Irakaskuntza Zuzendaritzak eskaera egin duenaren irakaskuntza interesa positiboki baloratzen badu onetsiko dira, eta hautaketa prozesua egin eta gero ikaspostu hutsak baldin badaude.

Aurreinskripzioa egiteko, Esperientziaren Gelako ikasleak aukera eduki behar du astean hiru egunez eskolara joateko, gutxi gorabehera 10etatik 14etara bitarteko ordutegian.

Onarpen irizpideak

Izena emateko epea amaitu ondoren 75 ikaspostu baino gehiago eskatu badira, hautaketa egiteko, eskatzaileen izen ematearen ordena kontuan hartuko da.

Onartuen zerrenda

Behin-behineko zerrenda maiatzaren 17an argitaratuko da Administrazio eraikinean eta webgune honetan.

Behin betiko zerrenda maiatzaren 19an argitaratuko da goian azaldutako lekuetan.

Aurreinskripzioa egin eta onartuak izan direnek, edozein arrazoi dela medio, ez badute matrikula egin behar Esperientziaren Gelan, hori jakinarazi behar digute matrikula epea hasi aurretik, mesedez.

EXPERIENTZIAREN GELAKO MATRIKULA

Epeak

1. ikasmailako ikasleak: 2017ko maiatzaren 22tik 26ra
2., 3. eta 4. ikasmailetako ikasleak: 2017ko maiatzaren 29tik ekainaren 2ra
2. seihilekoko matrikula: 2017ko abenduaren 11tik 20ra (epe honetan ordainduko dira administrazio tasak)

Dokumentazioa

Txartel-neurriko argazki bat, soilik 1. ikasmailan matrikulatzen badira.
Ordainketa adierazten den banku entitatean egingo da, eta horretarako, ikasleari emango zaion ordainagiria erabiliko da.

Non

Esperientziaren Gela. Secuoya Eraikina. Arrosadiko campusa. 31006 Iruñea

Honako hauek dira  2017/2018 ikasturteko Irakaskuntza-tasak:

- Ikasturte osoa: 555,60 € (Zehaztua: Irakaskuntza-tasak: 18,52 x 30 Kredituak = 555,60 €)
- seihileko bat: 277,80 € (Zehaztua: Irakaskuntza-tasak: 18,52 x 15 Kredituak = 277,80 €)


 

 


 

 

 

 


Esperientziaren Gela
Secuoya Eraikina
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 89 72 | 16 84 78
Fax. 948 16 96 50