• ES
  • EU
  • EN


[Ikerketa]

VISIONA Control Industrial enpresak, RENFE-k eta NUP-ek trenen gurpilak ikuskatzeko sistema adimendun baten garapenean dihardute

Proiektuak finantzaketa publikoa du, eta trena martxan dagoen bitartean azaleko akatsak detektatzea du helburu, era horretan segurtasuna eta mantentze lanak hobetzeko

zoomEzkerretik eskuinera: Jesús Villadangos, Carlos Castellano, Ion Goizueta, Jeser Zalba eta Amalia Ortiz, NUPeko laborategi batean.

Ezkerretik eskuinera: Jesús Villadangos, Carlos Castellano, Ion Goizueta, Jeser Zalba eta Amalia Ortiz, NUPeko laborategi batean.

Gipuzkoako VISIONA Control Industrial enpresa, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP) eta RENFErekin batera, trenen gurpilak ikuskatzeko sistema adimendun bat garatzen ari da, berritzailea prestazioei dagokienez eta guztiz automatikoa. Trenak martxan dauden bitartean azaleko akatsak detektatzen ditu, era horretan segurtasunean eta makinen mantentze lanetan hobekuntzak lortuz. Proiektuak 593.018 euroko laguntza ekonomikoa jaso du (358.018 mailegu moduan eta 235.000 diru-laguntza moduan), Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren I+G+b Industria Programaren barruan.

Bi enpresa horien eta NUPen arteko partzuergoaren helburua da konboia martxan dagoenean gurpil guztiak ikuskatzeko sistema bat garatzea, guztiz automatikoa eta gai dena azaleko akats nagusien (planoak, arrailak, esfoliazioak, koke-ontziak, urradurak, obalizazioa galtzea eta gehiegizko higadura) analisi intentsiboa eta sakona egiteko. WHEELCHECK izena jarri diote ikerketa proiektu horri, eta VISIONA Control Industrial enpresak gidatzen du. Hiru urteko iraupena dauka, eta aipatu sistema RENFEko mantentze-tailer guztietan ezartzen denean amaituko da.

Ikusmen artifizialetik robotikara

zoomTrenen gurpilen desplazamendua errepikatu eta higadura neurtzen duen sistema. Informazio hori oinarrizkoa da segurtasunerako eta erosotasunerako.

Trenen gurpilen desplazamendua errepikatu eta higadura neurtzen duen sistema. Informazio hori oinarrizkoa da segurtasunerako eta erosotasunerako.

Proiektuaren elementu berritzaileak hauek dira: errodatze banda (errailarekin kontaktua egiten duen makinaren gainazala) etengabe eskaneatzeko sistema, gurpilen detekzio sistema mekatronikoak (ingeniaritza mekanikoa, elektronikoa, informatikoa eta kontrol sistemak elkartzen dituztenak), lortutako irudien bitartez egindako berreraikitze tridimentsionala, eta diagnostikoa egiteko datuen prozesatzea. Esparru horietan, funtsezkoak dira VISIONA Control Industrial enpresak ikusmen artifizialaren eta 3D berreraikuntzaren eremuetan duen esperientzia, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak sentsoreen, robotikaren eta kontrol adimendunaren esparruan duen ezagutza.

“Gurpilen eta errailen arteko kontaktua trenbideen munduan gehien ikertu den gaietako bat da, eta trenen gurpilak egoera onean egotea guztiz garrantzizkoa da, bai segurtasunari begira, bai bidean eroso joateko, azpiegiturak zaintzeko edo trenen mantentze kostuak optimizatzeko —azaldu du Jeser Zalba Olcozek, VISIONA Control Industrial enpresaren sortzaile eta zuzendariak—. Horretarako, VISIONA Control Industrial gurpilen profilak automatikoki neurtzeko WheelPro sistema garatzen hasi zen orain dela zazpi urte. Aipatu sistema mundu osoan instalatu da, Espainian, Alemanian, Saudi Arabian edo Brasilen, adibidez. Hala ere, sistema horrek eta gaur egun merkatuan dauden beste guztiek ezin dituzte azaleko akatsak detektatu. Hori da WHEELCHECK proiektuaren helburu nagusia. Akats horiek detektatzeko gai izateak trenen mantentze-lanak erraztuko ditu, eta trenbideko garraioak askoz seguruagoak egingo ditu.

Proiektu horretan NUPeko bi ikertzailek hartu dute parte, hots, Alfonso Carlosena Garcíak (diseinua eta sistema elektronikoen garapena ikertzen du, batik bat) eta Jesús Villadangos Alonsok (softwarearen ingeniaritzan, integratutako sistemen garapenean eta proiektuen kudeaketan aditua). Halaber, prototipoen diseinuan eta exekuzioan ingeniari hauek ere aritu dira lankidetzan: Carlos Castellano Aldave, Ion Goizueta Crespo eta Amalia Ortiz Nicolás, azkeneko hori VISIONA Control Industrial enpresaren zuzendari teknikoa eta Matematika eta Informatikako Ingeniaritza Saileko irakasle elkartua.