• ES
  • EU
  • EN


[Ikasleak]

Ikasle, irakasle eta gurasoek parte hartu zuten NUP-eko Ruiseñor/Urretxindorra proiektuaren amaiera ekitaldian

Zenbait titulaziotako hamahiru ikaslek mentoretza sozialeko lanak egin dituzte ikasturte honetan 

zoomIkasle mentoreak, amaiera ekitaldiaren ondoren Ezkerretik eskuinera, goiko lerroan:  Santiago Jiménez Rebolé (Lehen Hezkuntzako Irakasletza), Mirian Pérez Saenz, Iranzu Morentin González, Javier Astráin Azcárate (Gizarte Lana) Rosana Martínez Cala (Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza), Natalia Tajadura (Gizarte Ekintzarako arduraduna) eta Alba López Vildosola (Gradu bikoitza EAZn eta Zuzenbidean).   Beheko lerroan: Nadia Sudagar Antón eta Katty Perez Alvarado (Gizarte Lana), María Franchez Martincorena (Lehen Hezkuntzako Irakasletza), Nahia Azparren Eguillor (Gizarte Lana).Argazkian ez dira ageri Irune Ansa Eguilleta eta Leire Angulo Alonso (biak Gizarte Laneko ikasleak) eta Carolina Torres Cherrez (Zuzenbideko ikaslea)

Ikasle mentoreak, amaiera ekitaldiaren ondoren Ezkerretik eskuinera, goiko lerroan: Santiago Jiménez Rebolé (Lehen Hezkuntzako Irakasletza), Mirian Pérez Saenz, Iranzu Morentin González, Javier Astráin Azcárate (Gizarte Lana) Rosana Martínez Cala (Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza), Natalia Tajadura (Gizarte Ekintzarako arduraduna) eta Alba López Vildosola (Gradu bikoitza EAZn eta Zuzenbidean). Beheko lerroan: Nadia Sudagar Antón eta Katty Perez Alvarado (Gizarte Lana), María Franchez Martincorena (Lehen Hezkuntzako Irakasletza), Nahia Azparren Eguillor (Gizarte Lana).Argazkian ez dira ageri Irune Ansa Eguilleta eta Leire Angulo Alonso (biak Gizarte Laneko ikasleak) eta Carolina Torres Cherrez (Zuzenbideko ikaslea)

Asteburu honetan, NUPek antolatzen duen 2016/2017 ikasturteko Ruiseñor/Urretxindorra proiektuari amaiera eman diote ikasle, irakasle eta gurasoek. Unibertsitateko hamahiru ikaslek beste hainbeste adingaberi laguntzeko lanak egin dituzte ikasturte osoan zehar Iruñeko Lehen Hezkuntzako Bernat Etxepare (euskaraz) eta San Jorge (gaztelaniaz) ikastetxe publikoetan.

Programa horretan parte hartu duten ikasleak hainbat testuinguru soziokulturaletako gaztetxoen gidariak izan dira 2016ko urritik 2017ko maiatzera bitartean, gizarteratzen laguntzeko, haiei laguntza emateko eta haientzat eredu positiboa izateko. Programa NUPeko Gizarte eta Kultura Proiekziorako Errektoreordetzako Gizarte Ekintzarako Unitateak sustatzen du, eta ikasturte osoan egiten diren jardueren jarraipena egiteaz arduratzen da.

Programaren amaiera ekitaldia larunbatean, maiatzaren 6an, izan zen Iruñerriko Mankomunitatearen Mendillorriko Ur Biltegietan. Ekitaldi horretan, gurasoak, adingabeak eta mentoreak egon ziren, eta proiektuaren balorazioa egin eta ziurtagiriak entregatu ziren. Gizarte Ekintzarako Unitatearentzat esperientzia oso positiboa izan da, mentoreei eta haurrei aukera eman baitie bizitzarako trebetasunak lantzeko. Halaber, parte hartu duten ikastetxeek ere positiboki baloratu dute, eta ikasteko aukera “oso interesgarria” izan dela adierazi dute.

Partaideek programaren balorazio positiboa egin dute

Oro har, eta Gizarte Ekintzarako Unitateak bildu dituen datuen arabera, parte hartu duten bikote guztiek lotura bat sortu dute, eta bizitzarako trebetasunak ikasteko baliagarria izan zaie. Mentoreek, gainera, adingabeek izan dituzten aldaketa eta aurrerapenak aipatu dituzte. Proiektuan parte hartu duten pertsona guztiak bat datoz denbora motz gelditu dela esatean, eta inplikatuta egon diren zortzi hilabete horiek “oso azkar pasa direla” adierazi dute. Mentore taldeak proiektua gomendatuko die erreferentziazko taldeei, ondorengo ikasturtean zazpigarren edizioa martxan jar dadin.

Ikasturte osoan zehar, unibertsitateko campusean presente egon da Ruiseñor/Urretxindorra proiektua, eta askotan erabili dira Arrosadiko campuseko instalazioak jarduerak egiteko. Besteak beste, ariketa fisikoa egin dute kirol instalazioetan, jarduera ludikoak Gabonetan, mentore batek hip-hop tailer bat eman die taldekide guztiei, eta Bosco Imbert Rodríguezek, Natura Ingurunearen Zientzien Saileko irakasleak, ibaian bizi diren ornogabeak ezagutzen lagundu zien, ingurunera nola egokitzen diren eta uraren kalitatearekin zer erlazio duten azaldu zigun.

Ikasle mentoreak hauek izan dira: Santiago Jiménez Rebolé eta María Franchez Martincorena (Lehen Hezkuntzako Irakasletza), Nahia Azparren Eguillor, Irune Ansa Eguilleta, Leire Angulo Alonso, Mirian Pérez Saenz, Iranzu Morentin González, Nadia Sudagar Antón, Katty Pérez Alvarado eta Javier Astráin Azcárate (Gizarte Lana), Rosana Martínez Cala (Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza), Alba López Vildosola (Gradu bikoitza EAZn eta Zuzenbidean) eta Carolina Torres Cherrez (Zuzenbidea).