• ES
  • EU
  • EN


[Ikerketa]

NUP-eko Industria Ingeniaritzako Masterreko hirurogeita hamar ikaslek “Erronka Berriztagarrian” parte hartu zuten

Ikasleek 24 orduz jarraian lan egin zuten Energia Berriztagarrien Katedrako enpresek proposatutako erronkei irtenbidea aurkitzeko

zoom“Erronka Berriztagarrian” parte hartu zuten NUPeko Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleak argazkirako jarriak, erronka amaitzean, Energia Berriztagarrien Katedrarekin lotutako irakasleekin eta enpresen arduradunekin

“Erronka Berriztagarrian” parte hartu zuten NUPeko Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasleak argazkirako jarriak, erronka amaitzean, Energia Berriztagarrien Katedrarekin lotutako irakasleekin eta enpresen arduradunekin

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Industria Ingeniaritzako Masterreko 70 ikaslek parte hartu dute “Erronka Berriztagarria” lehiaketan. Unibertsitateko Energia Berriztagarrien Katedrak antolatu du lehiaketa bere bigarren edizioan. Ikasleak taldetan banatuta zeuden, eta 24 orduz jarraian lan egin dute aipatu katedrarekin lotutako enpresek proposatutako berrikuntza proiektuei irtenbidea aurkitzeko. Jarduera honen bidez Energiaren IV. Astea burutu zuen aipatu katedrak.

Energiaren IV. Astearen helburua teknologia eta energia berriztagarrien enpresak ikasleei gerturatzea eta haien gaitasun berritzailea sustatzea da. Horretarako, erronkaz gainera, katedrak saio bat antolatu zuen, eta bertan arloko enpresetan egiten duten lana azaldu zuten NUPeko ingeniari tituludun hauek: Alberto Barcia, Ingeteametik; Eneko Gamboa, Acciona WindPower-Nordexetik; Ana Irazábal, Acciona Energíatik; Iñigo Les, CENERetik (Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala), eta Pablo Sala, Gamesatik.

Hauek dira erronka irabazi zuten taldeko kideak: Elisa Braco Sola, Jesús Gambarte Pérez, Imanol Iriarte Arrese, Irene Miquelez Madariaga, Francisco Molina Goicoechea, Ander Pildáin Leria eta Alfonso Urrizburu Santos. Talde horrek kolektore zilindriko parabolikoak diseinatu zituen eraikinetako estalkietan ezartzeko. Lehen saria 500 eurokoa zen.

zoomTalde irabazlea. Ezkerretik eskuinera: Jesús Gambarte, Irene Miquelez, Alfonso Urrizburu, Francisco Molina, Imanol Iriarte, Elisa Braco eta Ander Pildáin

Talde irabazlea. Ezkerretik eskuinera: Jesús Gambarte, Irene Miquelez, Alfonso Urrizburu, Francisco Molina, Imanol Iriarte, Elisa Braco eta Ander Pildáin

Akzesita 300 euroko zen eta Jorge Alegría Leache, Miguel Hermoso de Mendoza Sarasa, Mikel Lumbier Fernández, Ana Murillo Larrey, Pablo Pérez de Lazárraga Paloma, Laura Sanz Cía eta Francisco Gabriel Uriarte Barragánek osatutako taldeari eman zioten. Haien proiektuan NUP %100ean energia berriztagarriekin hornitzea lortu nahi zuten.

24 orduz jarraian lan egin zuten

Erronkan parte hartu zuten ikasleak 24 orduko itxialdia egin zuten Iruñeko Arrosadiko campuseko Sario eraikinean, eta antolakuntzak bazkaria, afaria, gosaria eta otordu arterako ahamenen bat eman zizkien. Aldi horretan, enpresek proposatutako proiektu batean kontzentratu zen talde bakoitza, eta erantzun berritzaile bat garatu behar izan zuten erronka horretarako.

zoomAkzesita lortu zuen taldea. Ezkerretik eskuinera: Francisco Gabriel Uriarte, Laura Sanz, Ana Murillo, Jorge Alegría, Miguel Hermoso de Mendoza, Pablo Pérez de Lazárraga eta Mikel Lumbier

Akzesita lortu zuen taldea. Ezkerretik eskuinera: Francisco Gabriel Uriarte, Laura Sanz, Ana Murillo, Jorge Alegría, Miguel Hermoso de Mendoza, Pablo Pérez de Lazárraga eta Mikel Lumbier

Proiektuen defentsan eta sari banaketan Energia Berriztagarrien Katedrarekin lotutako enpresen ordezkariak izan ziren (arestian aipatutako Alberto Barcia, Ingeteametik, eta Eneko Gamboa, Acciona Windpower—Nordexetik, eta Javier Díaz, CENERetik; José Luis Rodríguez, Gamesatik; eta Mikel Sojo, Acciona Energíatik) eta Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (TIIGMET) irakasleak ere, Pablo Sanchís Katedraren zuzendaria barne eta David Astraín zuzendari teknikoa eta Idoia San Martín idazkari teknikoa.

NUPeko Energia Berriztagarrien Katedra 2010ean sortu zen, lankidetzarako esparru-hitzarmen bati esker. Hitzarmena Unibertsitatearen eta Acciona Energía, Acciona Windpower, Gamesa, Ingeteam eta CENER enpresen artean izenpetu zen, ikerketa eta irakaskuntza jarduera batera egiteko.

Galeria de fotos


“Erronka berriztagarria” (Energia Berriztagarrien Katedra)

  • Momentu lasai bat lanean dauden bitartean
  • : Industria Ingeniaritzako Masterreko ikasle bat, lanean dagoela
  • Ikasle batek bere iritzia ematen du
  • Ikasleak, ordenagailuekin lanean

Ikusi argazkiak