• ES
  • EU
  • EN


Noticias


Jueves 30 de octubre de 2008 [Institucional]

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Nafarroako Unibertsitatearen aurkako atentatua gaitzesten du

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzendaritza Kontseiluak elkartasuna eta laguntza erakutsi nahi dio Nafarroako Unibertsitateari, gaur goizean jasan duen atentatuagatik, eta, halaber, egintza terrorista hori arbuiatu eta gaitzetsi.

Berriro ere azpimarratu behar dugu ez dela bidezko, ez gizalege, ez onargarri ere inongo ikuspuntutatik bortizkeria erabiltzea pertsonen eta erakundeen aurka, gizartea izutu eta oinarri-oinarrizkoak diren eskubideen erabilera askeari traba egiteko, kasu honetan ikasi, irakatsi eta ikertzeko eskubideari. Bide horiek erabiltzen dituztenentzat, eta haiei babesa edo laguntza eman, edo gogobetezko jarrera batean isiltzen direnentzat, ez da tokirik izan behar gizarte demokratiko batean, pertsona eta erakunde guztiekiko errespetuan oinarrituan