• ES
  • EU
  • EN


Zer da RSS?

RSS (Really Simple Syndication ingelesez) XML formatuan idatzitako dokumentu bat da, eta web-orrialdeetan sarri eguneratzen diren era guztietako dokumentuak azkar banatzeko diseinatuta dago.

RSS artxiboen bidez, informazioa parteka daiteke: sortzen dituen webgunean zuzenean sartu gabe informazioa eskuratu, edo beste webgune edo programa batzuetan erabili. Hori berdifusio edo sindikazio izenez ezagutzen da.

RSS artxiboek webgunera bidalitako eduki berrien zerrendak dituzte (edo beren izenburuak bakarrik, webgunera bidalitako eduki osorako estekarekin). Eduki hauek izan daitezke albisteak, artikuluak, irudia, soinu artxiboak, etab.

Webgune bateko RSS fitxategiak irakurriz jakin daiteke gune hori eguneratu den edo ez, eta zein diren bidalitako albiste berriak, web-orrialdean sartzeko beharrik gabe.

Zein RSS kanal eskaintzen dizkizu Nafarroako Unibertsitate Publikoak?

Unibertsitateak albisteetarako RSS kanal bat eskaintzen du gaur egun, Gaurko gaiak atalera egunero bidalitako berriekin.

Nola sartu Nafarroako Unibertsitate Publikoaren RSStan?

RSS kanalak irakurtzeko modu ezberdinak daude:

  • RSS bezeroen bidez: gure datu-fitxategiak zuzenean erabiltzen eta zure ordenagailuan ikusten uzten dizuten programak dira. Programen zerrenda.
  • gehitzaile baten bidez: iturri ezberdinetako RSS kanalak biltzen uzten dizuten web-orrialdeak.
  • zure webgunean integratuz, betiere, edukien jatorrizko iturriaren aipamena sartzen baduzu, hau da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunearena.

Kasu guztietan, prozedura antzekoa da: nahi dituzun RSS kanalen esteka(k) kopiatu eta RSSko irakurketa programa edo zerbitzura gehitu behar dituzu. (Kopiatzeko, erabil ezazu saguaren ordezko botoia eta aukera ezazu: “Kopiatu lasterbidea”, “Kopiatu esteka” edo antzekoa).

Zalantza, kontsulta edo iradokizunen bat baldin baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin.

RSS zerbitzua