Berri guztiak
ItzuliIkusi berriak
2024
-
2024(e)ko apirilaren 17a
ISCk eta Fisika Medikoko Espainiako Elkarteak Tomografia Konputarizatuari buruzko ikastaroa antolatu dute NUPen
Ingeniaritzako Graduko ikasleak eta fisika medikoan espezializatutako profesionalak tarteko, 35 lagun joan ziren prestakuntzara
-
2024(e)ko apirilaren 17a
149 ikaslek parte hartu dute Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoaren graduazio-ekitaldian
Graduatutakoen senitarteko eta adiskideak kontuan hartuta, 900 bat lagun izan ziren zeremonian
-
2024(e)ko apirilaren 17a
NUPeko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradu Bikoitzeko amaierako lehen lanak protokolo bat proposatzen du hezkuntza-sisteman berandu hasten diren ikasleentzat
Egoera horretan daude gutxiengo etnikoetako edo migratzaile-familietako adingabeak, eta proposamenaren helburua da hezkuntza inklusiboa lortzea pertsona guztientzat
-
2024(e)ko apirilaren 16a
NUPeko Familia Enpresaren Katedrak familia-enpresan talentua erakartzeari eta fidelizatzeari buruzko jardunaldia antolatu du Tuteran
Saioa bihar eginen da, apirilaren 17an, asteazkena, 17:00etan, NUPeko Tuterako campuseko prentsa aretoan
-
2024(e)ko apirilaren 16a
119 ikaslek hartu dute parte NUPeko Zientzia Juridikoen Fakultateko graduazio ekitaldian
Graduatutakoen senitarteko eta adiskideak kontuan hartuta, 800 bat lagun izan ziren zeremonian
-
2024(e)ko apirilaren 16a
NUPeko Master in Management, Organization and Business Economics delakoak 19 herrialdetako 22 ikasle bildu ditu
Graduondo ofizialak 60 kreditu eta nazioarteko aipamena ditu, eta ingelesez egiten da, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoarekin eta Balear Uharteetako Unibertsitatearekin batera
-
2024(e)ko apirilaren 15a
NUPeko Osasun Zientzien Fakultateak odola eta hezur-muina emateari buruzko dibulgazio-jardunaldia antolatu du
Saioa osasun-titulazioetako ikasleei eta unibertsitate-komunitateari zuzenduta dago, eta apirilaren 17an izanen da, 9:00etatik 14:00etara
-
2024(e)ko apirilaren 15a
Osotara 143 ikaslek hartu dute parte NUPeko Osasun Zientzien Fakultateko graduazio-ekitaldian
María Jesús Pumar Méndez erizain eta irakaslea izan zen ekitaldiko amabitxia, eta 900 lagun bertaratu ziren egresatuak eta lagunak tarteko
-
2024(e)ko apirilaren 15a
NUPek graduko 34 aparteko sari eta masterreko 12 eman ditu
Eskola eta fakultate guztietatik, graduko espedienterik onena Nerea Nagore Ortegarena izan da (Ekonomia Gradua), eta masterrean, Carlos Gurpegui Armendarizena (Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan).
-
2024(e)ko apirilaren 12a
Jakiunde zientziaren, artearen eta letren akademiaren udaberriko osoko bilkura egin da NUPen
Jesús Lazkano margolari eta akademiako kideak eman du osoko bilkurako hitzaldia
-
2024(e)ko apirilaren 12a
NUPek mugikortasuneko bi deialdi berri egin ditu UNITA aliantzaren esparruan
Ikasleek beste unibertsitate batzuetan "online" irakasgaiak ikasi eta landa-mugikortasuneko praktikak egiten ahalko dituzte partzuergoko kideak diren Europako herrialdeetan
-
2024(e)ko apirilaren 12a
Europako sari bat eman diote NUPen defendatu den telekomunikazio-ingeniaritzako doktoretza-tesi bati
Dayan Pérez Quintanak eskuratu du azken bi urteetan Kontinente Zaharreko unibertsitateetan egin den Antenei eta Hedapenari buruzko doktoretza hoberenaren Per-Simon Kildal saria