• ES
  • EU
  • EN


[Ikastaroak eta hitzaldiak]

Mila pertsona inguruk hartu zuten parte 2016an NUP-eko lan-orientabiderako ekintza pertsonalizatuetan

Azken ikasturteetako ikasleak eta titulua berriki atera dutenak dira nagusiki baliabide hau erabiltzen duten profilak

zoomEzkerretik eskuinera: Juan Gallego García Enplegu Zerbitzuaren arduraduna eta Marta Díaz Peña eta Andrea Pérez Moreno Enplegu Zerbitzuko lan-orientatzaileak.

Ezkerretik eskuinera: Juan Gallego García Enplegu Zerbitzuaren arduraduna eta Marta Díaz Peña eta Andrea Pérez Moreno Enplegu Zerbitzuko lan-orientatzaileak.

Guztira 988 pertsonak hartu zuten parte 2016an Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren bitartez eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren lankidetzarekin eskainitako lan orientabiderako ekintza pertsonalizatuetan. 200 kasu ingurutan "coaching" teknikak erabili ziren; lan-metodologia honekin pertsona bere prozesuaren protagonista bilakatu nahi da, jarduerak egitera bultzatuz eta emaitza konkretuak bilatuz.

Banakako jarduera hauetan parte hartu duten ikasleak NUPeko tituludunak edo azken ikasturteetako ikasleak izan dira gehienbat, nahiz eta beste zenbait kasutan unibertsitate kanpokoak izan. Lan-orientabide pertsonalizatuaz gain, NUPek lantegi tematikoak ere eskaintzen ditu (otsaileko eskaintza eskuragarri dago dagoeneko kontsultarako eta izena emateko), curriculuma eta Linkedin eta bestelako sare sozialetan profil profesionala egiten ikasteko, edo hautaprobak eta lan-elkarrizketak prestatzen ikasteko, besteak beste. 

Jarduera hauetan parte hartzeko, beharrezkoa da aurretik hitzordua eskatzea eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile edo lan hobe baten bilatzaile bezala alta emanda egotea. Izen-ematea Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren webgunean egin daiteke(ikasturte bakoitzean sartuz), posta elektronikoa idatziz fundacion.orientacion@unavarra.es helbidera edo 948 16 98 12 telefonora deituz.

Unibertsitate-Gizarte Fundazioa

Unibertsitate-Gizarte Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, eta, enplegagarritasuna hobetuz, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta eragile ekonomiko eta sozialen arteko elkarrizketa eta komunikazioa sustatzeko eta garatzeko sortua da. Bertan kokatzen dira Enplegu Zerbitzua, enplegu agentzia bezala onartua dagoena, lan-bitartekaritza, lanbide-orientazioa eta informazio profesionala garatzen dituena Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren lankidetzarekin; Prestakuntza Zerbitzua, homologatutako prestakuntza zentroa eta titulu berekien, etengabeko prestakuntzaren eta beste espezializazio ikastaroen kudeaketaren arduraduna dena; Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegia, ingelesa, frantsesa, alemana eta atzerritarrentzako espainiera ikastaroak eskaintzen dituena eta TOEFL, DELE edo DELF-DALF moduko azterketa ofizialak egiteko egiaztatutako zentroa dena; eta Ikasle Ohi eta Adiskideen A3U Programa, tituludunen eta NUPen arteko lotura sustatzen laguntzen duena.

Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren lan-orientaziorako zerbitzua 1999. urteaz geroztik dago martxan, eta helburua NUPeko ikasleek beraien prestakuntza profesionalarekin jarraitzea da.