• ES
  • EU
  • EN


2018ko irailaren 14a [Erakundeak]

Campus Iberusek eta Banco Santanderrek Ebro Ibarreko gizarte eta lurralde garapena sustatuko dute

Bi erakundeen arteko hitzarmena gaur sinatu dute Iruñean, eta berrikuntza eta teknologia berriak sustatu nahi ditu

zoomEzkerretik eskuinera:  Julio Lafuente López (Campus Iberusen lehendakariorde exekutiboa), José Antonio Lázaro (Erakundeetako zuzendaria Aragoi-Nafarroa-Errioxa Lurralde Zuzendaritzan), José María García de los Ríos ( Santander Universidadeseko Hitzarmen eta Mezenasgoetako zuzendaria), Susana García Espinel (Santander Universidadesen eta Universia Españaren zuzendaria), Matías Rodríguez Inciarte (Santander Universidadesen lehendakaria), Alfonso Carlosena (NUPeko errektorea eta Campus Iberusen lehendakaria), Julio Rubio (Errioxako Unibertsitateko errektorea), Roberto Fernández (Lleidako Unibertsitateko errektorea), José Antonio Mayoral (Zaragozako Unibertsitateko errektorea), Inés Abendaño (Nafarroako Erakundeetako arduraduna) eta Óscar López Lorente (Campus Iberusen zuzendari exekutiboa)

Ezkerretik eskuinera: Julio Lafuente López (Campus Iberusen lehendakariorde exekutiboa), José Antonio Lázaro (Erakundeetako zuzendaria Aragoi-Nafarroa-Errioxa Lurralde Zuzendaritzan), José María García de los Ríos ( Santander Universidadeseko Hitzarmen eta Mezenasgoetako zuzendaria), Susana García Espinel (Santander Universidadesen eta Universia Españaren zuzendaria), Matías Rodríguez Inciarte (Santander Universidadesen lehendakaria), Alfonso Carlosena (NUPeko errektorea eta Campus Iberusen lehendakaria), Julio Rubio (Errioxako Unibertsitateko errektorea), Roberto Fernández (Lleidako Unibertsitateko errektorea), José Antonio Mayoral (Zaragozako Unibertsitateko errektorea), Inés Abendaño (Nafarroako Erakundeetako arduraduna) eta Óscar López Lorente (Campus Iberusen zuzendari exekutiboa)

Campus Iberus Ebro ibarreko Nazioarteko Bikaintasun Campusak —Errioxako, LLeidako eta Zaragozako unibertsitateek eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak osatutakoak— eta Banco Santanderrek Santander Unibertsitateen bidez sinatu dute gaur, ostirala, irailak 14, Iruñean lankidetza hitzarmen bat. Hitzarmen horren bidez banku erakundeak 300.000 euro emango ditu unibertsitateko partzuergoak gizarte eta lurralde garapenarekin, berrikuntzarekin eta teknologia berriekin lotutako zenbait programa egin ditzan. Sinadura horretan parte hartu dute, alde batetik Campus Iberuseko lehendakari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errektore Alfonso Carlosenak eta bere homologo batzuek, hots, Errioxakoak (Julio Rubio García Campus Iberuseko lehendakariordea), Lleidakoak (Roberto Fernández Díaz) eta Zaragozakoak (José Antonio Mayoral Murillo), eta, bestetik, Matías Rodríguez Inciarte Santander Universidades erakundeko lehendakariak.

Sinadura nafar erakundeko errektoretzaren eraikinean egin da, eta bertan izan dira, halaber, Campus Iberuseko beste goi kargu batzuk. Esaterako: Julio Lafuente López, NUPeko lehendariorde exekutiboa eta errektore ohia, eta Óscar López Lorente, zuzendari exekutiboa, eta Banco Santanderrekoa, Susana García Espinel, Santander Universidades eta Universia Españako zuzendaria; José María García de los Ríos González, Santander Universidadeseko Hitzarmen eta Mezenasgoetako zuzendaria; José Antonio Lázaro Beltrán, Erakundeetako zuzendaria Aragoi-Nafarroa-Errioxa Lurralde Zuzendaritzan, eta Inés Abendaño Barcos, Nafarroako Erakundeetako arduraduna.

zoomAlfonso Carlosena NUPeko errektore eta Campus Iberusen lehendakaria eta Matías Rodríguez Inciarte Santander Universidadesen lehendakaria, hitzarmena sinatu eta gero, Campus Iberuseko gainerako unibertsitateetako errektoreekin

Alfonso Carlosena NUPeko errektore eta Campus Iberusen lehendakaria eta Matías Rodríguez Inciarte Santander Universidadesen lehendakaria, hitzarmena sinatu eta gero, Campus Iberuseko gainerako unibertsitateetako errektoreekin

Hitzarmenak zenbait lankidetza lerro ezartzen ditu bi erakundeen artean, Campus Iberus proiektua garatzera bideratuak. Haietako lehenengoak Jarduera Plan baten garapena sustatuko du gizarte eta lurralde garapenaren esparruan. Jarduera Plan horrek lerro tematiko espezifikoak ezarriko ditu esparru honen barruan, eta ikerketa eta berrikuntza proiektuak eta jarduerak definituko ditu Campus Iberuseko lau unibertsitateen gaitasunen agregazio ereduen barruan, nazioko eta nazioarteko I+G+b-ko proiektuen eta jardueren lidergoa sustatzeko.

Gizarte eta lurralde garapenerako arlo horrek, nekazaritzako elikagai eta nutrizioarekin, energia eta iraunkortasunarekin eta osasunerako teknologiekin batera, Campus Iberusen espezializazio estrategikoaren lau lerroak osatzen ditu.

Berrikuntza programak

Bigarren lerroak Campus Iberuseko zenbait Berrikuntza Programa garatzen lagunduko du bere unibertsitateen eta inguruneko enpresen eta erakundeen arteko lankidetza sustatzeko. Demola programaren kasua da. Enpresek eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuek eta Campus Iberuseko ikasleen eta egresatuen diziplina anitzeko ekipoek proposatutako erronken konponbidea sustatzen du berrikuntza irekiaren eta elkarrekin egindako sorkuntzaren ereduaren barruan. Demola programa 2016an ezarri zen Campus Iberusen eta lau kontinentetako hamalau herrialdetan banatutako 24 nodotako nazioarteko sare baten barruan dago. Orain arte Ebro Ibarreko hogeitik gora enpresak eta ia ehun ikaslek eta egresatuk parte hartu dute ekimenean.

Berrikuntza Irekiko Laborategiak garatzen ere lagunduko da unibertsitateen eta haien inguruneko enpresen eta erakundeen artean ideiak sortzeko eta berritzeko baterako ingurune gisa.

Akordioko hirugarren lerroa AppCRUE proiektuaren ezarpen koordinatuan Campus Iberuseko lau unibertsitateetan. Plataforma mugikor bat da erabili nahi duten espainiar unibertsitate guztientzat, beren kolektiboei zuzendua: ikasleak, irakasleak eta ikertzaileak (I-I) eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak (AZL). Zerbitzu akademikoak, administrazio zerbitzuak eta curriculumetik kanpoko zerbitzuak, jakinarazpen pertsonalak, merkataritzako deskontuak eta Banco Santanderren finantza zerbitzuak eskainiko ditu, besteak beste. Crue Espainiar Unibertsitateak (Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziaren marka berriak) sustatzen du garapen teknologiko hori lizentziarik gabeko lankidetza proiektu partekatu gisa.

Hitzarmena jarduera-lerro gehiago sartzeko irekita dago, eta hiru urteko iraupena du, 2021era arte.

Campus Iberus eta Banco Santander

Campus Iberus Ebroko erdialdeko ibarreko unibertsitate publikoen (Errioxako, Lleidako, NUPeko eta Zaragozako) aliantza estrategikoa da. Hala, 58.000 bat unibertsitate-ikasle dauzka, graduko 150 titulutan, eta doktoretzako 3.200 ikasle, 78 doktoretza-programatan banatuta. Eskaintza akademikoa 154 master ofizialekin eta 181 titulu berekirekin osatzen da. Bestalde, osotara 5.400 irakasle eta ikertzaile (I-I) daude, eta administrazioko eta zerbitzuetako 3.200 langile (AZL).

Bestalde, Banco Santanderrek konpromiso sendoa du goi-mailako hezkuntzarekin, eta Santander Universidadesen bidez gauzatzen da. Gainerako finantza erakundeetatik desberdintzen duen nazioarteko ekimen berezia da Santander Universidades. Munduan hezkuntzaren alde gehien inbertitzen duen enpresa pribatua da Santander (Varkey/UNESCO–Fortune 500 txostena), eta Santander Universidadesen eta Universiaren bidez ia 1.300 lankidetza hitzarmen ditu 21 herrialdetako unibertsitateekin eta irakaskuntza erakundeekin. 2002az geroztik, erakundeak 1.600 milioitik gora euro bideratu ditu irakaskuntza ekimenetara eta programetara. www.santander.com/universidades