• ES
  • EU
  • EN


2018ko abuztuaren 17a [Erakundeak]

Txinatarrak dira bigarrenak NUP-era etortzen diren nazioarteko ikasleen artean

Masterra Espainieran: Marketina eta Turismoa finkatu da Asiako erraldoitik datozen ikasleentzako titulu espezifiko gisa, eta Unibertsitate-Gizarte Fundazioak kudeatzen du

Fotograma del vídeo protagonizado por varios alumnos de la Guandong University of Foreign Studies

Fotograma del vídeo protagonizado por varios alumnos de la Guandong University of Foreign Studies

2017-2018 ikasturtean, txinatarrak izan dira bigarrenak Nafarroako Unibertsitate Publikora (NUP) etortzen diren nazioarteko ikasleen artean, besteak beste, Masterra Espainieran: Marketina eta Turismoa titulua ezarria delako. Unibertsitate-Gizarte Fundazioak irakasten eta kudeatzen du titulu bereki hori, eta 2018-2019 ikasturtean sendotuko da, titulua zabaltzeko eta ezagutarazteko NUPek Nazioartekotze Errektoreordetzaren eta Nazioartekotze eta Lankidetza Atalaren bidez egindako lanari esker.

Masterra Espainieran: Marketina eta Turismoa titulua goi maila akademikoa duen  programa batek osatzen du, eta espainiera atzerriko hizkuntza gisa ikasten dute ikasleek sakonki. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitate-Gizarte Fundazioak antolatzen eta kudeatzen du masterra. Trebakuntza osatzeko, marketinean eta turismoan espezializatzen dira ikasleak, Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan diseinatutako programaren bidez.

Izan ere, nazioartean gero eta interes handiagoa dago Espainiako hizkuntzari eta kulturari buruz, eta masterrak programa osatu bat eskaintzen du, hau da, ikuspegi orokor bat Espainiako hizkuntza, literatura, historia, politika, ekonomia, marketin eta turismoari buruz. Ikasketak bukatzen dituztenean lortutako trebakuntzari esker, ikasleak ofizialki gaituta egoten dira beren herrialdean espainiera irakasteko edo, bestela, espainiera ikasketa espezializatuagoak egiteko edo negozioak martxan jartzeko.

NUPeko masterra 2017-2018 ikasturtean egin duten Guandong University of Foireign Studies unibertsitateko (Kanton, Guangdong, Txina) ikasleei titulu akademikoa eman zien Imanol Núñez Aldaz masterraren zuzendari akademikoak. Bestalde, ikasle txinatarrek bideo bat egin dute masterrari buruzko iritzia biltzeko, eta NUPen YouTubeko kanalaren esteka honetan dago ikusgai: http://bit.ly/2vR79JF.

2018-2019 ikasturtea

Ikasturte honetan, 2018ko irailean hasi eta 2019ko ekainean bukatuko da Masterra Espainieran: Marketina eta Turismoa titulua, eta matrikula egiteko epea zabalik dago abuztuan ere. Guztira, 60 kreditu ditu, eta Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren (HEEEB) arabera espainierako A2/B1 maila duten atzerriko ikasleentzat da. Masterrean, aurrez aurreko eskolak ematen dira, astelehenetik ostegunera, goizez eta arratsaldez.

Ikasturte honetan, Taiwango Taitung eta Txinako Sun Yat-sen unibertsitateko ikasleak ere etorriko dira, Guandong University of Foireign Studies unibertsitatekoez gainera.