• ES
  • EU
  • EN


[Ikasleak]

Desgaitasunari buruzko Ikasketa Amaierako Lan Hoberenaren II. Sariaren deialdia, NUP-eko gradu eta masterreko ikasleentzat

Saria tableta elektroniko bat da, eta Unibertsitatea eta Desgaitasuna Elkarteak urriaren 30era arte jasoko ditu parte-hartzaileen lanak

zoomI. edizioan, 2016koan, saria irabazi zutenak. Ezkerretik eskuinera: Sandra Domínguez Burgués (akzesita), Víctor Manuel Catalán Galindo (irabazlea) eta Nerea Arana Baztán (akzesita).

I. edizioan, 2016koan, saria irabazi zutenak. Ezkerretik eskuinera: Sandra Domínguez Burgués (akzesita), Víctor Manuel Catalán Galindo (irabazlea) eta Nerea Arana Baztán (akzesita).

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek osatzen dute Unibertsitatea eta Desgaitasuna Elkartea, Desgaitasunari buruzko Ikasketa Amaierako Lan Hoberenaren II. Sariaren deialdia egin duena. Deialdia beren lanak 2015eko urtarrilaren 1etik 2017ko urriaren 15era arteko epean aurkeztu dituzten NUPeko gradu eta masterreko ikasleei zuzentzen zaie. Saria tableta elektroniko bat da, eta lanak aurkezteko epea urriaren 30ean amaituko da.

Lanen gaiak zerikusia eduki behar du desgaitasunarekin eta desgaituen bizitza-kalitatea hobetzearekin, eta edukiak ez du egon behar inolako konfidentzialtasun klausularen mende. Gainera, lortutako notak ongi edo handiagoa izan behar du (7 puntu edo gehiago). Lanak sariaren aurreko edizioan parte hartu gabea izan behar du.

Epaimahaiak lanaren edo proposatzen den irtenbidearen originaltasuna balioetsiko du, baita bere ekarpenak (kontzeptualak, praktikoak, eta abar) eta aplikagarritasuna ere.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek lanaren laburpen bat bidaliko dute (6.000 karaktere gehienez) helbide elektroniko honetara: asociacion.universidad.discapacidad@unavarra.es

Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu Unibertsitatea eta Desgaitasuna Elkartearen webgunea. Elkarte honen helburua desgaitasunari buruzko ikerketa eta irakaskuntza bultzatzea da, eta laguntza beharrean dauden pertsonak beren esperientzia kontatzen ahal dietenekin harremanetan jartzea.