• ES
  • EU
  • EN


[Erakundeak]

NUP-ek 29 master ofizial eskainiko ditu datorren ikasturtean, eta horietatik bostek lanbide arautu batean aritzeko gaitzen dute

Aurreinskripzioa online egingo da gaurtik aurrera (apirilak 3, astelehena), eta maiatzaren 19an amaituko da

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) unibertsitate masterretako 29 titulu ofizial eskainiko ditu datorren 2017-2018 ikasturtean, eta horietatik bostek lanbide arautu batean aritzeko gaitzen dute, erakundeko Gobernu Kontseiluak onetsi bezala. Aurreinskripzioa "online" egingo da Unibertsitatearen webgunean, eta lehen epea gaur hasiko da, apirilak 3, astelehena, eta maiatzaren 19an amaituko da. Matrikula ekainaren 14 eta 16an izango da.

Datorren ikasturtean eskainiko diren 29 master ofizial horietatik, hamar Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoari (TIIGMET) dagozkio; bost Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoari (NIGMET); lau Osasun Zientzien Fakultateari; beste hainbeste Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateari; hiru Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateari, eta beste hiru Zientzia Juridikoen Fakultateari.

Esaterako, hau da datorren ikasturtean Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak (TIIGMET) egiten duen master-eskaintza: Proiektuen Zuzendaritza; Energia Berriztagarriak; Sorkuntza Elektrikoa; Ingeniaritza Biomedikoa; Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritza; Ingeniaritza Mekaniko, Aplikatu eta Konputazionala; Modelizazio eta Ikerketa Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa; Ingurumen Nanoteknologia; Informatika Ingeniaritza, eta lanbide batean aritzeko gaitzen dutenak: Telekomunikazio Ingeniaritza eta Industria Ingeniaritza.

Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoaren (NIGMET) kasuan, titulu hauek eskaintzen dira: Ingurumen Agrobiologia; Nekazaritza Ingeniaritza, lanbide batean aritzeko gaitzen duena; Kimika Sintetikoa eta Industria Kimika; Geografiari buruzko Informazio Sistemak eta Teledetekzioa, eta Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologia eta Kalitatea.

Fakultateek eskaintzen dituzten masterrak

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak honako master hauek eskaintzen ditu: Enpresen Zuzendaritza; Enpresaren Ekonomia, Antolaketa eta Kudeaketa, eta Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketa (ERP).

Osasun Zientzien Fakultatean hauek emango dira: Erizaintzako Zainketen Kudeaketa; Osasun Zientzietako Ikerketa; Osasun Sustapena eta Gizarte Garapena, eta Osasun Publikoa.

Zientzia Juridikoen Fakultateak hiru master eskainiko ditu: Abokatutzarako Sarrera, lanbidean aritzeko gaitzen duena; Ondarearen gaineko Zuzenbide Pribatua, eta Lan Arriskuen Prebentzioa.

Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateak lau titulu eskaintzen ditu: Bigarren Hezkuntzako Irakasletza, lanbidean aritzeko gaitzen duena; Aldaketa Dinamikak Gizarte Moderno Aurreratuetan, Historia, Espazio eta Ondareari buruzko Ikasketa Aurreratuak, eta Esku-hartze Soziala Gizabanakoekin, Familiekin eta Taldeekin.

Beste bi master ere badaude, inskripzioa bi urtez behin irekitzen dutenak; hurrengo ikasturtean ez da inskripziorik egingo, azkeneko ikasturtean egin baitziren. Bi hauek dira: Masterra Lurzoruen eta Uren Kudeaketan eta Ekonomia eta Finantza Analisian.