• ES
  • EU
  • EN


[Ikerketa]

NUP-eko eta Nafarroako Anteral enpresako ikertzaileek sentsoreak diseinatu dituzte elikagaietan gorputz arrotzak detektatzeko

Mikroorganismo patogenoak ere identifikatzen dituzte gailu horiek, eta  Ekonomia Ministerioaren I+G+b laguntza bati esker garatu dira

zoomTeraFOOD proiektuarekin lotutako ikertzaileak, NUPeko campusean. Ezkerretik eskuinera: Ramón Gonzalo, Íñigo Ederra, Juan Carlos Iriarte, Cebrián García, Carlos Quemada eta Jorge Teniente.

TeraFOOD proiektuarekin lotutako ikertzaileak, NUPeko campusean. Ezkerretik eskuinera: Ramón Gonzalo, Íñigo Ederra, Juan Carlos Iriarte, Cebrián García, Carlos Quemada eta Jorge Teniente.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) eta Nafarroako Anteral enpresako ikertzaileek sentsore sistema berri bat diseinatu dute nekazaritzako elikagaien arloan kalitate-kontrola hobetzeko. Gailu horien bidez elikagaietan, ekoizpen kate baten barruan, gorputz arrotzak detekta daitezke,hala nola, metalak, paperak, intsektuak, plastikoak edo beira eta denbora errealean identifika daitezke mikroorganismo patogenoak. Terahertzen teknologian oinarritutako garapen hori Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren 300.000 euroko laguntza jaso duen proiektu bati esker egin da, Ikerketa Zientifiko eta Teknologiako eta Berrikuntzarako 2013-2016 Estatu Planaren barnean.

TeraFOOD izeneko proiektua NUPeko Antenen Ikerketa Taldeak garatu du. Hauek dira taldeko kideak: Iñigo Ederra Urzainqui, Cebrían García Gonzalez, Ramón Gonzalo García, Juan Carlos Iriarte Galarregui (ikertzaile nagusia), Carlos Quemada Mayoral eta Jorge Teniente Vallinas. Horiekin batera,  koordinatzaile-lanetan aritzen da   Anteral S.L. enpresa, zeina antenen diseinuan eta terhaertzen teknologian espezializatuta baitago.

zoomTransmisore-hargailuaren prototipoa, bi euroko txanpon batekin alderatuta.

Transmisore-hargailuaren prototipoa, bi euroko txanpon batekin alderatuta.

Gailu horiek terahertzen teknologian oinarritzen dira, mikrouhin (mugikorrek edo telebistek funtzionatzeko behar dutena) eta uhin infragorrien artean kokatzen den espektro elektromagnetikoaren bandan. Aipatu terahertzen banda espektro elektromagnetikoaren esploratugabeko azkeneko eremua da, onda mota horiek sortu eta detektatzeko ditugun zailtasunengatik. Nolanahi ere, terahertzek potentzial teknologiko handia dute zenbait esparrutan, eta horietako bat da  substantzien eta materialen detekzioa. Horren arrazoia da molekula ia guztiek aztarna bereizgarria dutela banda horretan, eta aztarna horri esker bereiz eta identifika daitezke.

Substantziaren barruan "ikusi"

“Terahertzen erradiazioa objektu eta substantzia anitzetan sartzeko gai da, eta, beraz, barnean dutena "ikus" daiteke-azaldu du Juan Carlos Iriartek-. Era berean, terahertz uhinen islatzea desberdina da eragiten duen material edo gorputzaren arabera, eta horrela irudiak lortzen ditugu jasotako uhinaren potentziaren eta fasearen arabera".

zoomTeknologia horren bidez lortutako irudiaren adibidea, zeinean bereizten baitira hestebete xerraren gainean tamaina eta forma desberdinetako plastikoak, metalak eta beirak.

Teknologia horren bidez lortutako irudiaren adibidea, zeinean bereizten baitira hestebete xerraren gainean tamaina eta forma desberdinetako plastikoak, metalak eta beirak.

Proiektu horretan garatu diren sentsoreak nekazaritzako elikagaietan, xerretan zatitutako haragi-produktuetan edo barazkietan dauden gorputz arrotzak detektatzeko erabiltzen dira. “Gorputz arrotz horien artean metalak, herdoilgaitzak barne, paperak, intsektuak, plastikoak edo beira daude”, aipatu du NUPeko ikertzaileak. Bestetik, denbora errealean eta elikagai galkorretan, ohiko andui patogeno nagusien mikroorganismoak identifika daitezke eta azken horien zenbaketa egin.

Proiektu horren ikertzaileek miniaturizatutako transmisore eta hargailuaren gailu  misto bat diseinatu dute terahertzen maiztasunko mailan islatutako erradiazioa detektatzeko gai dena, bai gorputz arrotzaren bidez bai ikertu nahi den produktu kimikoaren bidez. “Lehenengo kasuan, elementu arrotzaren kasuan, aipatu erradiazioa morfologiaren araberakoa da, eta bigarren kasuan, produktu kimikoa denean, molekula osaeraren araberakoa da. Horrela zalantzarik gabe identifika daitezke bakoitzak bere erradiazio aztarna espektrala duelako”, gaineratu du Juan Carlos Iriartek. Objektu eta substantzien marka espektrala desberdina da kasu bakoitzean eta hori dela-eta detektatzea askoz errazagoa da eta alarma faltsu gutxiago egoten dira, ikerketa horren egileen arabera.

“Terahertzen bidez irudiak hartzea aurrerapen nabaria da esparru horretan ez baitago antzeko gailurik nekazaritzako elikagaien ikuskapena burutzeko, ez nazio mailan ezta nazioarte mailan ere”, ondorioztatu du Juan Carlos Iriartek.

Terahertzetan oinarritutako teknologia segurtasunaren esparruan erabiltzen ari dira ezkutatutako armen irudiak lor daitezkeelako intrusiboa ez den modu batean. Izan ere, NUPeko Antenen Taldeak aktiboki hartzen du parte garapen teknologiko hori sektore horretan aplikatzeko.