• ES
  • EU
  • EN


[Ikerketa]

NUP-en “Zientzia tabernan” zabalkunde-saileko bideo berriak azaltzen du zergatik erabiltzen duen irrati-igorgailu bakoitzak dial bat

Gitarra batekin azaldu diete Unibertsitateko Esperientziaren Gelako ikasleei nola funtzionatzen duten irrati-estazioek

zoomBideoaren fotograma bat, Javier Armentia (ezk.) eta Joaquín Sevilla (esk.) agertzen direla

Bideoaren fotograma bat, Javier Armentia (ezk.) eta Joaquín Sevilla (esk.) agertzen direla

Zergatik iristen zaigu irrati-kate bakoitza dial batetik?”. Hori da “Zientzia tabernan” saileko bideo berriaren izenburua, izen bereko webgunean argitaratu berri dena. Joaquín Sevilla Moróder Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Jakintzaren Zabalkunderako arduradunak eta Javier Armentia Fructuoso Iruñeko Planetarioko koordinatzaileak gitarra baten bidez azaldu diete Unibertsitateko Esperientziaren Gelako ikasleei nola funtzionatzen duten irrati-igorgailuen maiztasunek. Izan ere, NUPeko Esperientzien Gelak Giza eta Gizarte Zientzietako prestakuntza orokorra eskaintzen die 50 urte baino gehiago dituzten ikasleei.

Ziklo honetako ikus-entzunezko piezen ezaugarri komuna da taberna batean egiten direla, kasu honetan NUPeko Arrosadiko campuseko jantokien eraikineko kafetegian. Beren azalpenetan, adituek taberna batean arruntak diren materialak eta elementuak erabiltzen dituzte, esaterako katiluak, platerak, kopak edo kafeontziak, haiek “tabernako esperimentuak” izendatzen dituztenak egiteko. Bideoak www.cienciaenelbar.com webgunean eta YouTubeko http://www.youtube.com/user/cienciaenelbar kanalean ikusten ahal dira.

NUPek abian jarri duen ekimen hau Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT) – Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatu du, eta haren xede nagusia eduki zientifiko eta teknologikoak jende guztiarentzat zabaltzea da, hizkera erraz eta ulergarrian. 2014tik gaur arte zabaldu diren 26 bideoek 247.703 bisita eduki dituzte guztira.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultura Zientifikoaren Unitateak (KZU) bultzatzen du proiektua, eta Iruñeko Planetarioak laguntzen du. Abiapuntutzat hartzen du Zientziaren Lagunen Klubak 2013an martxan jarri zituen “Zientziaren ostegunak” (gaur egun, "Zientzia tabernan"), gai zientifikoak lasai eta lagunarteko giroan jende guztiarengana hurbiltzeko xedez sortu zen ekimena.