• ES
  • EU
  • EN


[Erakundeak]

Toni Montesinos Gilbert kataluniarrak jaso du Amado Alonso Literatura Kritikarako 2012ko Nazioarteko Saria

Epaimahaiak nabarmendu du haren lanak XX. mendeko kontakizungintza iparamerikarraren ikuspegi zabala ematen duela, ikuspuntu kritiko originalarekin

Dokumentazio gehigarria:

 
zoomEpaimahaiko kideak.

Epaimahaiko kideak.

Amado Alonso Literatura Kritikarako 2012ko Nazioarteko Sariko epaimahaiak erabaki du 2012ko edizioari dagokion saria Toni Montesinos Gilbert kataluniarrari ematea, “El éxito y la rabia. Lecturas emparejadas de narrativa estadounidense” lanarengatik. Saria 5.000 eurokoa da, eta ikerketa-lana argitaratzeko aukera ematen du. Amado Alonso Fundazioak egiten du sariketarako deialdia. Fundazioa Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Leringo Udalak osatzen dute. Denera, 2012ko edizio honetan 39 lan aurkeztu dira. Espainaiko hainbat tokitatik, Erresuma Batutik, Brasildik, Perutik, Estatu Batuetatik, Txiletik, Kolonbiatik, Italiatik edo Uruguaytik iritsi dira.

Epaimahaiak erabaki du lan honi ematea saria, lan honetan badagoelako XX. mendeko literatura estatubatuarraren lehen mailako kontakizun-corpus baten aukera, gero kritikoki ikertzen dena azterketa monografikoa eta multzoko ikuspegia nahasiz. Halaber, azpimarratu du egileak idazleak eta obrak ikuspuntu kritikoarekin lotzeko daukan gaitasuna, dokumentazioa eta azterketa argia eta pertsonala erabiliz.

Azkenik, epaimahaiak nabarmendu du XX. mendeko kontakizungintza estatubatuarraren gainean ematen den ikuspegi osoa, interesgarria izan daitekeena bai irakurle espezializatuentzat, baita literatura ona maite duten irakurle soilentzat ere, berezkotasun osoz sortzen den idazketaren kalitatea eta ikuspegi kritikoaren originaltasuna kontuan hartuta.


Filologoa eta literatura kritikaria


Toni Montesinos Bartzelonako Unibertsitateko Filologia Hispanikoan lizentziaduna eta Pompeu Fabra Unibertsitateko Giza Zientzietako doktoregaia da. La Razón egunkariko literatura kritikoa da, eta 2000. urtetik eta Clarín eta Letra Internacional aldizkarietako kolaboratzailea, besteak beste. Bi nobela, “Sólo en los bares de noche” (2002), eta Hildur (2009) idatzi ditu, baita gai askotariko beste liburu bat ere: “El gran impaciente. Suicidio literario y filosófico (2005).

Ondoren aipatzen diren poesia-liburuak ere argitaratu ditu: “El atlas de la memoria” (1998), Premio Ciudad de Alcalá lortu zuen “Labor del melancoholismo” (2000), “La ciudad gris” (2001), “La isla de Sitolá” (2011) eta “Sin” (2010). Halaber, poesia eta narrazio unibertsalari buruzko zenbait saiakera idatzi ditu, eta egilea batzuen editorea izan da. Hemen daude irakurgai bere idatziak eta bizipenak: http://almaenlaspalabras.blogspot.com.es/

Saria eman duen epaimahaiko burua María Isabel López Martínez, Literatura Teoriako irakaslea, izan da, eta partaideak hauek izan dira: José Luis Martín Nogales, literatura kritikaria; Manuel Borrás Arana, editorea; Isabel López Martínez, Literatura Teoriako irakaslea; Emilio Echavarren Urtasun, Literatura irakaslea; eta Ricardo Pita Macaya, Nafarroako Gobernuko Argitalpen Ataleko zuzendaria. Idazkaria Tomás Yerro Villanueva, Literaturako irakaslea, izan da.


Amado Alonso Fundazioa


Amado Alonso Fundazioa 2001ean sortu zen. Bere helburua da Amado Alonso irakasle nafarraren bizitza hobeki ezagutzen laguntzea, baita bere testuinguru historikoarena ere, Nafarroako, Espainiako eta beste hainbat herrialdetako eremu sozial eta akademikoan; ikertzaile honek filologia espainiarraren, espainia hizkuntzaren irakaskuntzan eta literatura kritikaren eremuetan egin zituen ekarpenak erreibindikatzea; Amado Alonsoren obraren espiritua eta lan-ildoak garatuko dituzten ikerketa eta zabaltze-jardunak bultzatzea, baita bere kolaboratzaileen eta ikasleena ere, eta egileari buruzko dokumentazio-bilketa sustatzea.

Saria aurreko urteetan lortu dutenen zerrenda honako hau da: Mª Isabel López Martínez (2002); Gloria Estela González Centeno (2003); Angel Pérez Martínez (2004); Miguel Zugasti Zugasti (2005); Josep María Rodríguez (2006); Alberto Santamaría (2007); Magda Beatriz Lahoz (2009), Alejandro Bekes (2010) eta Mario Martín Gijón (2011).