(Saltar navegación e ir al contenido)

Universidad Pública de Navarra

06_02_Alumnos-oficinas

Igandea, Maiatzaren 26a

Berriak

Herramientas de la página:

  • Herramientas

2011ko azaroaren 24a [Nazioarteko harremanak]

NUPek ikerketa-plataforma ireki bat sortu du Europako hiru herrialdetako unibertsitateekin batera, jakintza trukatzeko

Parte-hartzaileak, Alemania, Hungaria eta Poloniakoak, ostegun honetan bildu dira Iruñean eta harremanak izan dituzte enpresekin

zoomTopaketan parte hartu dutenak Errektoretza eraikinean.

Topaketan parte hartu dutenak Errektoretza eraikinean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Alemania, Hungaria eta Polonia Europako hiru herrialdeetako bost unibertsitaterekin batera, ikerketa-plataforma ireki bat sortu du, inguruko enpresa eta instituzioekin jakintza trukatzeko eta I+G+b proiektuak bateratzeko xedez.

Ekimena Europar Batasunaren EURIS proiektuaren barnean sartzen da, Interreg IV eskualde garapenerako funtsen esparruan. Esperientzia honen parte-hartzaileak dira, NUPez gain, Stuttgart-eko Unibertsitatea (Alemania), Széchenyi István-eko Unibertsitatea, West-Pannon eskualdean (Hungaria), eta Lodz poloniar eskualdeko beste hiru unibertsitate.

2011ko ekaina eta 2012ko azaroa bitartean garatzen den proiektu honetako kideek bilera egin dute ostegun honetan Arrosadiko campusean, eta orain arte egindako lana mahairatu dute. NUPeko ordezkaritzan egon dira Iñaki Casado, Jakintza Bestetaratzeko Ataleko burua, eta Elena Aramendía atal bereko kudeaketaria.

Plataforma ireki honen asmoa da parte hartzen duten unibertsitateen eta ikerketa erakundeen eta enpresen artean duten jakintza trukaketa areagotzea, bai eta berrikuntza irekiko eskemen bidez I+G proiektuak garatzeko loturak sortzea ere.

Lehen fase batean, parte hartzen duten Europako lau herrialdeetako unibertsitateak inkesta bat egiten ari dira bakoitza bere eremuko enpresen eta instituzioen artean, berrikuntzaren arloan zein behar dituzten jakiteko asmoz. I+G+b-eri buruz ateratzen diren datuekin, jakintza sortzen duten entitateek dituzten informazio iturri guztiak bateratu nahi dira, bihar edo etziko lankidetza sustatzeko.

Jardunaldia bukatzeko, plataformako kideek beren proiektua aurkeztu diete Nafarroako sei enpresari bilera batean. Zehazki, topaketa honetan parte hartu duten enpresak dira Acciona, Menu Sanae, Grupo Riberebro, Enonatura, Iturbrok eta Anteral. Enpresek aukera izan dute beren iritzia emateko egiten ari den beharren azterlanari buruz, bai eta harremanean jartzeko ere ikerketa-plataforma irekian parte hartzen ari diren gainerako unibertsitateekin.
 

 
 

Accesos adicionales:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoa - Arrosadiko Campusa - 31006 Iruñea - Telefonoa: 948 169000 - Faxa: 948 169169