• ES
  • EU
  • EN


[Ikasleak]

Nafarroako Unibertsitate Publikoak harrera egin zien nazioarteko mugikortasun programetan parte hartzen duten 277 ikasleri

Ekitaldian ikasleek Rural Kutxak ematen dizkien bekak jaso dituzte

Dokumentazio gehigarria:

 
zoomJulio Lafuente, erdian, beka bat ematen, Jose Luis Barriendo (ezkerrean) eta Javier Casalí (eskuinenan) ondoan dituela.

Julio Lafuente, erdian, beka bat ematen, Jose Luis Barriendo (ezkerrean) eta Javier Casalí (eskuinenan) ondoan dituela.

Julio Lafuente López Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea, Javier Casalí Sarasíbar Ikasleen Gaietarako eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordearekin batera, Unibertsitateko 30 ikaslerekin bildu da gaur, asteazkena, abenduak 30. Ikasle horiek, 154 emakume eta 123 gizon, ikasturte honetan parte hartzen ari dira nazioarteko mugikortasun programetan. Ikasle horietatik, 170 Erasmus programakoak dira eta 19 Erasmus-Praktikak Enpresetan programakoak; 43 Virrey Palafoxkoak; 6 ISEP Internacionalekoak; 13 ISEP USAkoak eta 26 aldebiko hitzarmenetakoak.

Ikasgelategiko 09. Gelan egin den ekitaldian, mugikortasun programetan parte hartzen duten ikasleek Europako Unibertsitateekin trukea egiteko Rural Kutxako bekak jaso dituzte. José Luis Barriendo Antoñanzas Nafarroako Rural Kutxako buruak txekeak eman dizkie, atzerrian ikasturte osoa eman dutenei ala seihilekoa eman dutenei, zenbateko ezberdina baitute txeke horiek.

zoomIkasleak agintariekin batera

Ikasleak agintariekin batera

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleak, hain zuzen, 33 herrialdetan daude banatuta, bost kontinenteetan zehar. Alemania, Argentina, Australia, Austria, Belgika, Brasil, Bulgaria, Kanada, Korea, Txile, Danimarka, EEBB, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Hungaria, Irlanda, Italia, Japonia, Korea, Lituania, Mexiko, Norvegia, Peru, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Errepublika Txekiarra, Suedia eta Suitza. Aurreko ikasturtean baino bi herrialde gehiago dira, izan ere Estonia eta Korea ere aukeran baitira.

Erasmus eta Palafox dira ikasle gehien biltzen diztutenak

Atzerrian ikasten ari diren Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleetatik gehienak, 199 hain zuzen, Erasmus programan daude. Haietariko 19 Erasmus-Praktikak Enpresetan modalitatean daude. Unibertsitate arloan lankidetzan aritzeko Europar Batasunaren prestakuntza programa da Erasmus.

Garrantziari begira bigarren programa Virrey Palafox da, Latinoamerikako unibertsitateekin ikasle trukea egiteko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ekimen berekia. Ikasturte honetan 43 ikasle parte hartzen ari diren programa horren bitartez, ikasketen zati bat Iberoamerikako unibertsitate batean egin daiteke, bermea izanik aldi horretan erdietsitako kredituak onartuko dituztela itzulitakoan.

Bestalde, ISEP Internacional Programak ikasleen arteko trukea ahalbidetzen du 30 herrialde baino gehiagoren artean. Virrey Palafox programan gertatzen den bezala, ikasleek bermea dute aldi horretan erdietsitako kredituak onartuko dituztela. Programa honetan izena emana duten ikasleak sei dira eta ISEP USA programan 13 dira.

NUPeko nazioarteko mugikortasuneko azken programa aldebiko hitzarmenak dira, Estatu Batuetako, Australiako, Japoniako, Erresuma Batuko edo Kanadako hainbat unibertsitaterekin sinatutakoak, eta horietan 26 ikaslek parte hartzen dute.