• ES
  • EU
  • EN


2008ko abenduaren 29a [Erakundeak]

Guztira 3.500 lagun etorri dira bisitan, 2008. urtean, Nafarroako Unibertsitate Publikoa ikustera, "Ateak Zabalik" izeneko programa dela-eta

Ekimen honen bidez ibilbide gidatua egiten da Iruñeko campusean zehar

zoomruñeko Vedruna Lehen Hezkuntzako Ikastegiko ikasleak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Praktiketarako Etxaldean.

ruñeko Vedruna Lehen Hezkuntzako Ikastegiko ikasleak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Praktiketarako Etxaldean.

Guztira 3.500 lagun etorri dira bisitan, 2008. urtean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Iruñeko Arrosadiako campusa ikustera, "Ateak Zabalik" izeneko programa dela-eta, horrela modua ematen baitzaie, hala egin nahi dutenei, hezkuntza erakunde honen instalazio nagusietan zehar ibilbide gidatua egiteko.

Bisitari gehienak (1.800 lagun guztira), 2008. urtean etorri diren Bigarren Hezkuntzako 42 ikastegietakoak izan dira. Iruñeko campusera etorri ziren Nafarroako Unibertsitate Publikoko hezkuntza eskaintza, eta instalazio eta zerbitzu nagusiak ezagutzera. Hala ere, bestelako elkarteek, taldeek eta jende ospetsuak ere bisitatu dute Unibertsitatea.

Jatorriari dagokionez, Nafarroatik eta beste autonomia erkidegoetatik etorritakoez gain, Iruñeko campusetik zehar ibili dira Europatik, Amerikatik (Estatu Batuak, Mexiko, Argentina eta Txile), Asiatik (Txina eta Japonia) eta baita Saharatik ere etorritako bisitariak.

Doakoa den "Ateak Zabalik" izeneko programan parte hartzeko interesa dutenek bisitaldirako eskaera egin dezakete 948 166073 telefono zenbakian edo oficina.promocion@unavarra.es posta elektronikoko helbidean.