• ES
  • EU
  • EN


2011ko abenduaren 23a [Erakundeak]

Gizarte Kontseiluak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2011ko aurrekontua onetsi du, 70,59 milioi euro egiten duena

Aurtengoak 2011ko ekitaldikoak baino 1,6 milioi gutxiago egiten du, eta 2010ekoak baino 5,3 milioi gutxiago

Gizarte Kontseiluak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2011ko aurrekontua onetsi du gaur, abenduaren 23an, ostiralean. Aurrekontuak, guztira, 70,59 milioi euro egiten du. 2012rako aurrekontua 1,62 milioi eurotan murriztu da 2011ko aurrekontuarekin alderatuz. Izan ere, 2011ko aurrekontuak 72,21 milioi egiten zuen, eta 5,33 milioitan murriztu zen 2010eko aurrekontuarekin alderatuz.

Aurrekontua austeritate orokorraren printzipioa betez egin da, testuinguru sozioekonomikoa kontuan hartuz, eta horregatik, azken urteotako beherako joera mantenduz.

Datorren ekitaldiko aurrekontuen Gastuen kapitulu nagusia Langileena da, 49,18 milioi euro egiten duena, eta jarraian Ondasun eta Zerbitzu Arruntak, 14,52 milioi egiten duena. Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2012. urterako aurreikusten diren inbertsioak 5,49 milioi euro egiten dute guztira. Transferentzia arrunten kapituluak 1,25 milioi euro egiten du, aldiz, gainerako kapitulu ekonomikoek 0,14 euro.

Diru-sarrerei dagokienez, kopuru handiena duen kapitulua, Transferentzia arruntena da, 59,55 milioi euro egiten duena; jarraian, Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak, 8,93 milioi egiten duena. Azkenik, Finantza-aktiboen kapituluak 1,69 milioi euro egiten du, Ondarezko diru-sarrerak, 0,29 euro, eta Kapital transferentziak 0,12 euro.