• ES
  • EU
  • EN


2019ko urtarrilaren 08a [Ikasleak]

Bederatzi herrialdetako hogeita sei ikasle NUP-en ari dira ikasten Carolina Fundazioaren bekei, AUIP elkartearenei eta Nazioarteko Talentuak Erakartzekoei esker

Guztira, 12.894 eskaera egin dituzte laguntza ekonomiko bat eskuratu eta NUPen graduondo bat ikasteko

Latinoamerikako bederatzi herrialdetako hogeita bat ikasle (Argentinakoak, Brasilgoak, Boliviakoak, Kolonbiakoak, Kubakoak, Ekuadorrekoak, El Salvadorrekoak, Mexikokoak eta Venezuelakoak) eta Espainiako beste bost ikasle master ofizial bat edo doktoretza-programa bat ikasten ari dira 2018-2019 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), Carolina Fundazioaren, AUIP Iberoamerikako Graduondoko Unibertsitate Elkartearen eta Nazioarteko eta Europako Talentuak Erakartzeko NUPen beken bidez. Horiez gainera, Markos Tigist Fedaku ere NUPen ari da doktoretza egiten, Mujeres por África elkarteak emandako beka bati esker.

Guztira, 12.894 ikaslek eskatu zuten laguntza ekonomikoa NUPen ikasteko (eskaera gehienak, 12.608, Carolina Fundazioari egin zizkioten; 147 AUIP elkarteari, eta 139 Nazioarteko eta Europako Talentuak Erakartzeko deialdian).

Zehazki, 12.608 eskaera egin zituzten ikasle iberoamerikarrek Carolina Fundazioaren bidez eskainitako NUPeko hiru masterrak ikasteko. Osasun Publikoko Masterra egiteko jaso ziren eskaera gehien (4.708), eta horren atzetik, ordena honetan: Laneko Arriskuen Prebentzioko Unibertsitate Masterra egiteko (2.786); Informazio Geografikoko Sistemetako eta Teledetekzioko Unibertsitate Masterrerako (1.897); Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologiako eta Kalitateko Unibertsitate Masterra ikasteko (1.635); eta Energia Berriztagarrietako Unibertsitate Masterrerako (Sorkuntza Elektrikoa) (1.582).

Carolina Fundazioaren bekak eskuratu dituzten ikasleak

zoomBekadunak, Hugo López Ikerketako errektoreordea eta Enrique Armendáriz Nazioarteko Harremanetarako eta Lankidetzarako Arloko zuzendaria.

Bekadunak, Hugo López Ikerketako errektoreordea eta Enrique Armendáriz Nazioarteko Harremanetarako eta Lankidetzarako Arloko zuzendaria.

Zortzi ikasleri eman die beka Carolina Fundazioak. Osasun Publikoko Masterra egiteko, Marianela Vasquez Alcarazi, Ulicelia Nascimento de Azevedori eta María Fernanda Méndez Roldáni (Boliviakoa, Brasilgoa eta Mexikokoa, hurrenez hurren).

Industria Zientzietako eta Teknologietako Doktoretza egiteko, Walter Ovidio Sánchez Camposi (Ekuador); Giza eta Gizarte Zientzien doktoretza egiteko, Rubén Darío Velisario Reyesi (Venezuela); Energia Berriztagarrietako Unibertsitate Masterrerako (Sorkuntza Elektrikoa), Miguel Jario León Bustosi (Ekuador); Informazio Geografikoko Sistemetako eta Teledetekzioko Unibertsitate Masterrerako, Diana Andrea Vélez Alvaradori (Ekuador); eta Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologiako eta Kalitateko Unibertsitate Masterra ikasteko, Carlos Mejía Martínezi (Kolonbia).

AUIP elkartearen bekak eta Nazioarteko eta Europako Talentuak Erakartzekoak eskuratu dituzten ikasleak

Zortzi ikaslek AUIP Iberoamerikako Graduondoko Unibertsitate Elkartearen beka lortu dute. Zehatz-mehatz, hauek: Aldo Gustavo Saretti (Argentina) eta Diana Marcela González Rangel (Kolonbia), Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra egiteko; eta Angie Carolina Cortes Herrera eta Angie Marcela Bejarano Riveros (Kolonbia), Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialeko Unibertsitate Masterra egiteko; Tony Guardado Toppes, Marilin Vega Leon, Daniel Dinza Tejera eta Luis Orlando Rodriguez Escudero, hurrenez hurren, Ingeniaritza Biomedikoko Unibertsitate Masterra, Informatika Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra, Ingeniaritza Mekaniko Aplikatuko eta Konputazionaleko Unibertsitate Masterra eta Laneko Arriskuen Prebentzioko Unibertsitate Masterra egiteko.

Nazioarteko Talentua Erakartzeko beka, berriz, ikasle hauek eskuratu dute: Paola Karen Beltran Mercado (Bolivia) Energia Berriztagarrietako Unibertsitate Masterra (Sorkuntza Elektrikoa) egiteko; Miguel Ángel Acedo Cota (Mexiko) Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketako (ERP) Unibertsitate Masterrerako, Nohemi Jacqueline Cruz Santiago (Mexiko) Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialeko Unibertsitate Masterra egiteko; eta Etna Thalía De la Cruz Hernández Osasun Publikoko Unibertsitate Masterra ikasteko; eta Venezuelako José Gregorio Roa Lobo Informazio Geografikoko Sistemetako eta Teledetekzioko Unibertsitate Masterrerako.

Europako Talentua Erakartzeko laguntza, aldiz, ikasle hauek eskuratu dute: Marina Urra Rodríguez (Nekazaritza Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra); Mikel Lasarte Cía eta Endika Legarra Nuin (Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterra); eta Miguel Asiáin Azcárate eta Uxue Galarza Iriarte (Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologiako eta Kalitateko Unibertsitate Masterra).

Carolina Fundazioaren, AUIP elkartearen eta Talentuak Erakartzeko NUPen bekak

Carolina Fundazioaren graduondoko bekak Latinoamerikako herrialde bateko (Iberoamerikako Nazioen Komunitateko kide den herrialde bateko) edo Portugalgo lizentziadunak Espainian ikas dezaten ematen dira, baldin eta curriculum bikain baten bidez horretarako gaitasun akademiko edo profesionala dutela egiaztatzen badute. Carolina Fundazioa 2000. urtean sortu zen, Espainiaren eta Iberoamerikako Nazioen Komunitateko herrialdeen arteko harreman kulturalak eta hezkuntzako eta zientziako lankidetza sustatzearren. 2019ko urtarrilean egingo da Carolina Fundazioaren beketarako hautagaitzak aurkezteko hurrengo deialdia.

Bestalde, AUIP Iberoamerikako Graduondoko Unibertsitate Elkartea gobernuz kanpoko nazioarteko erakunde bat da, UNESCOk aitortua, eta Iberoamerikan graduondoko ikasketak eta doktoretza bultzatzea du helburu. Gaur egun, Espainiako, Portugalgo, Latinoamerikako eta Karibeko goi mailako hezkuntzako 185 erakundek osatzen dute, tartean NUPek.

Azkenik, NUPen Nazioarteko Talentua Erakartzeko Bekak eta Europako Talentua Erakartzekoak ikasturte honetan hasi dira ematen. Lehenak Espainiakoak ez diren ikasleentzat dira, baldin eta ibilbide akademiko bikaina badute eta NUPen master bat ikasi nahi badute; bigarrenak, berriz, Europar Batasuneko ikasleentzat.