• ES
  • EU
  • EN


2009ko abenduaren 28a [Erakundeak]

Hezkuntza Ministerioak NUPi zuzkidura handitu dio Nazioarteko Bikaintasun Campusaren plan estrategikorako

Hezkuntza Ministerioak 65.000 eurora igo dio Nafarroako Unibertsitate Publikoari hasiera batean emandako diru-laguntza Nazioarteko Bikaintasun Campusaren programaren barnean. Programa horretan NUPek kalitate aipamena jaso du “Campus integrala eskualdearekiko eraginarekin eta gizartearekiko eta ingurumenarekiko konpromisoarekin” izeneko proiektuaren izaera estrategikoagatik.

Gogoratuko den bezala, urriaren hasieran ebatzi zen deialdi hartan, NUPek 50.000 euroko diru-laguntza jaso zuen bere Plan Estrategikoa hobetzeko, batzorde ebaluatzailearen oso aldeko ebaluazioa zuten alderdiak zehaztasun handiagoz aurkezteko xedez.

Bigarren deialdi honetan, beren proiektuaren alderdiren baten izaera estrategiko eta berritzaileagatik kalitate aipamena jaso zuten unibertsitateak aurkeztu ziren. Emandako diru-laguntza, zehazki, Nazioarteko Bikaintasun Campus Bihurtzeko Bideragarritasun Plan Estrategiko bat zehazteko eta garatzeko izango da.

Nazioarteko Bikaintasun Campusa Zientzia eta Hezkuntza Ministerioen programa bat da, eta Estrategia Universidad 2015 planaren ardatz nagusietako bat. Plan honen helburu nagusia Espainiako unibertsitateak Europako hoberenen artean kokatzea da, espainiar unibertsitate sistema osoak bikaintasunerantz aurrera egiten duela eta nazioarteko testuinguruan sendotzen dela bermatuz.

Espainiako unibertsitate publiko gehienek (% 84) plan estrategikoak aurkeztu dituzte. Pribatuen heren batek ere planak aurkeztu dituzte, nahiz eta deialdiaren diru-laguntzak jasotzeko aukerarik ez izan. Guztiek nahi dute “Nazioarteko Bikaintasun Campus” bihurtu eta, horrela, nazioartean duten errekonozimendua sustatu.

NUPek aurkeztutako proiektuaren alderdi nabarmenetako bat eskualdea garatzeko duen inplikazio sendoa da. Horretarako, eskualdean, administrazio publikoaren laguntzaz gain, Unibertsitatearekin lankidetza handian jarduten duten enpresa eta erakunde pribatu asko ere bilatu dira.