Jeronimo Uztaritz (1670 - 1732)

Theorica y Practica de Comercio y Marina


Ikusi liburua

Jeronimo Uztaritz Donezteben jaio zen 1670. urtean, eta eragin handia eduki zuen Filipe V.aren politikan eta bere garaiko pentsamendu ekonomikoan. Lehen aldi batean karrera militarra egin zuen Flandesen. Horrek bidea eman zion Europako herrialdeetako merkataritzako teoriak eta praktikak sakon ezagutzeko. Horien artean, Colbertenak izan ziren gehien miretsi zituenak. Espainiara itzuli zenean Theorica y Practica de Comercio y Marina hau idatzi zuen, bere herrialdearen garapenean laguntzeko asmoz, Europan ikusitakoan oinarrituz eta Espainiako egoerari egokituz. Beti guztien ona helburu, zergen arautzea aztertu zuen; zer garrantzizkoa den industria nazionala sendotzea arteak eta zientziak sustatuz, akademien bidez; zer beharrezkoa zen esportazioa aldeztea inportazioaren gainetik. Ustekabekoa da ikustea gaurkotasun beteko gaiak hartzen dituela aintzat: kanpoko langileak eduki behar izatea, lan egutegia eta jaiegunak arrazionalizatzea, edo eta tabakoa edo edari alkoholdunak bezalako produktuei zergak jartzea komenigarria ote den.

            NUPeko alea 1757an inprimatu zen, eta 3. edizioaren partea da. Lehena 1724koa da, eta oso argitaraldi laburra izan zen, zabalkunde txikia eduki zuena, beharbada egilea oso kritikoa zelako merkataritza konpainia handiekin. Hala ere, hil eta gero bere obrak zabalkunde handia edukiko zuen. Ingelesera eta frantsesera itzuli zen, eta bere eragina funtsezkoa izan zen geroko teoria ekonomikorako.

Bildumara itzuli