Abraham b. Meir Ibn Ezra (1089 – ~1165)

Abraam Ivdaei De nativitatibvs…


Ikusi liburua

Abraham ibn Ezra Tuteran 1089. urtean jaio zen intelektual judu nabarmena izan zen. Erudizio handiko pertsona zen, eta gai askotariko obra zabala idatzi zuen. Bibliaren exegesiari (Bibliari buruzko iruzkinak) zor dio daukan ospea, baina poesia sakroa eta profanoa ere idatzi zituen, baita hebreeraren gramatikari buruzko tratatuak ere. Baina, batez ere, idatzi zuen corpus zientifiko handia da ezaguna, eta haren barruan, astrologiari buruzko partea. Beste tuterar ezagun eta nabarmen baten garaikide eta ahaidea izan zen, Yehuda ha Levirena.

NUPen dagoen obra 1537koa da, Eucharius Cervicornus inprimatzaileak Kolonian inprimatua, eta Johannes Dryander mediku eta matematikariak latinez editatua, Abraham Ibn Ezraren obra berreskuratzeko ahalegin batean. Izenburuan esaten den bezala, "liburu erabilgarri eta beharrezkoa, bere aspaldiko dirdira berreskuratua".

De nativitatibus, edo Natibitateen liburua, hebreeraz Sefer ha-Moladot, astrologiari buruzko liburu bat da, norberari aplikatua norberaren horoskopoaren azterketaren bidez eta norbera non eta noiz jaio den oinarri hartuta. Abraham ibn Ezraren obra astrologikorik konplexu eta luzeenetako bat dela uste da.

Azalaren ifrentzuaren ilustrazioan hilak eta zodiakoren zeinuak zirkulu baten inguruan daude, eta hurrengo orrietan Ptolomeoren astrologiari buruzko grafiko batzuk daude.

Bildumara itzuli