Burgo de Osmako katedralaren aldeko induljentzia-bulda


Ikusi liburua

Burgo de Osmako Alonso de Fonseca (1422-1505) apezpikuak, bulda honen bidez, pribilejioak eta induljentziak ematen dizkio "... zilarrezko erreal berri bat edo horren adinako balioa ematen duenari Burgo de Osmako Andre dena Maria aipatu katedrala berreraikitzeko..."

Iruñean 1498. urtean Arnaldo Gillen Brocarrek inprimatu zuen inkunable bat da. Brocar Biarnoko frantses bat zen, Iruñean 1490etik 1501era bizi izan zena, eta askoren ustez Espainian orduan izan zen inprimatzaile eta tipografo onenetako bat.

Brocarrek obra asko inprimatu zituen, erlijio, filosofia eta medikuntzari buruz, eta haren lantegitik atera zen Nafarroan ezagutu zen lehen inkunablea. Haren liburu-ekoizpen tipografikoaz gain, buldak ere inprimatu zituen (bost, gutxienez, ezagunak dira). Izan ere, bulden ekoizpena sustatu zuen herriak asko eta asko kontsumitzen zituelako, eta argitaraldi handiak eginez mozkin ekonomiko handiak lortzen zirelako. Bitxia bada ere, Iruñeko katedralaren aldeko induljentzia-bulda (ca. 1501) ere Brocarrek inprimatu zuen.

Hau Iruñeko inprimategiaren buldaren lehen alea da, inprimatzailea definitu zuten ezaugarri guztiak dituena: bi tamainatako tipografia gotikoa, hasierako A letraren diseinu loreduna, hondo beltzaren gaineko marrazki zuriarekin.

59 lerro ditu eta zuriuneak uzten ditu, eskuz idatzi ahal izateko onuradunaren datuak eta zer egunetan erosi zen.

Bildumara itzuli