Diego de Canales (XVI. mendea)

Compendio de toda la Philosophia Natural de Aristoteles


Ikusi liburua

Compendio de toda la Philosophia Natural de Aristoteles honek, Diego de Canalesek gaztelaniazko bertsoetara ekarriak, kultura humanistikoa zabaltzeko Nafarroako inprentak eduki zuen garrantzia erakusten du. Obra honetan agertzen da lehen aldiz Adrian Anbereskoaren izena inprimategi-zigiluan.

Oso obra interesgarria da, erakusten duelako nola irakasten eta ikasten zen Aristotelesen filosofia naturala kultura zabaltzen aritzen zen Iratxeko Monasterioa bezalako toki batean. Bertsoa tresna didaktiko bat da: arte nagusiko gaztelaniazko kopletan idatzita dago, eta hirurehun zortziko nagusi dira, guztira.

Adrian Anbereskoa inprimatzaileak (ca. 1510 -Lizarra edo Iruñea, ca. 1569) Lizarrako Migel Egiaren inprimategian lan egin izan zuen, lehen mailako ofizial. Egia 1546an hil zenean, lantegia alokatu zuen.

1568an, Errege Kontseiluak eman zion pribilejioa baliatuz, inprimategi bat egin zuen Iruñean, non ez baitzen inprimategirik Brocarrek 1501ean alde egin zuenetik. Hamar urtez, Nafarroako Erresumako inprimatzaile ofiziala izan zen.

Adrian Anbereskoa profesional bikaina da, Espainian orduan zeuden inprimatzaile onenen parekoa. Obra honen tipografian ikusten da testuen konposizioa oso proportzionatua dela, letra biribil eta etzanekin; lerroaldeak erdira justifikatzen dira eta lanpara-oinean amaitzen dira. Testu hasieran ilustrazio begetalak daude. Honelako konposizioak irudirik behar ez zuen publiko kultuarentzat izaten ziren. 

Bildumara itzuli