Qvaderno de Leyes, Ordenanças, y Prouisiones, … delos tres Estados del Reyno de Nauarra…


Ikusi liburua

Nafarroako Gorteek argitaratzen zituzten lege kaierak dira. Kaier hauek biltzen zituzten bukatzen ari zen legegintzaldian onetsitako eta berretsitako arauak, hiru Estatuek bilera egin zuten tokia eta eguna ere esanez. M. Arigita y Lasaren eta A. Pérez Goyenaren ustez, lehena 1556ekoa da, eta azkena 1829koa.

Gaur arte bakarra den 1553ko ale hau agertu izanak, lehen lege kaiera denez, zakarrontzira bidali du orain arte zegoen iritzia, hari buruzko inolako erreferentzia bibliografiko, historiografiko edo juridikorik ez zegoelako. Kaierak hogeita hamaika agindu eta ordenantza biltzen ditu, gehi ehiza eta arrantzari buruzko ordenantza bat (1528), Quadernoaren tasak agintzen baitu sartu behar dela. Foru zuzenbidearen aldetik eta Nafarroako autogobernuaren azterketaren aldetik duen interesaz aparte, informazioa ematen du Nafarroako gizarteaz, bere arazoez eta arazoak konpontzeko moduaz. Bibliofiliaren aldetik, garrantzizkoa da Nafarroan inprimatu den ehizari buruzko lehen agiria delako. Gainera, agerpen honek ekarri du Nafarroako inprimategiaren historiaren datuak berrikusi beharra, horien arabera 1548tik 1555era arte ez baitzen libururik inprimatu Lizarran.

Horregatik guztiarengatik, obra hau funtsezkoa da. Baina gainera, ale hau balio handikoa da bakarra delako, koadernatua dagoelako hiru koloretako tinta (marroia, gorria eta urdina) erabiltzen duen lehenagoko eskuz idatzitako kodex baten zatia den pergamino batekin. Adrian Anbereskoak erabiltzen zuen teknika bikainaren adibide ona da, azal klasikozale, orekatu eta garbi batekin, armarri xilografikoarekin, tipo biribil eta argi eta dotoreekin, eta ongi apaindutako eta hornitutako inizialekin.

Bildumara itzuli