Francisco Vicente de Tornamira (~1534 - 1597)

Chronographia, y repertorio de los tiempos, a lo moderno


Ikusi liburua

Francisco Vicente de Tornamirak (Tutera 1534?-1597), taulak eta ilustrazioak baliatuz, lortu zuen Chronographia… izatea bidaia bat izenburuan iragartzen diren jakintzetatik zehar: filosofia, arte liberalak, medikuntza, astrologia, astronomia, gizakiaren eta munduaren adinak, beren monarkia unibertsal eta partikularrak, egutegia eta pronostiko meteorologikoa. Nahiz eta idazleak obra hasieran esan ez duela eskolak ematen duen zientzia-gradurik, obran zehar ohikoak dira bere garaiko ezagutzaren oinarria osatzen zuten egileen aipamenak. Chronographia zientziaren trantsizio une baten lekuko interesgarria da; Tornamirak bere egiten duen Ptolomeoren eta Kopernikoren ideia heliozentrikoaren arteko trantsizioa; alegia, demostrazio enpirikorik gabeko diskurtso zehatz eta deskriptibotik metodo zientifikora pasatzea.

Bai egilea, baita inprimatzailea ere, biak Tuteran bizi izan ziren, nahiz eta litekeena den lehena Tarazonan jaioa izatea, eta bigarrena jatorriz Savoiakoa izatea. Obra Iruñean inprimatu zen, non Tomas Porralisek lortu baitzuen Nafarroako Erret Kontseiluak inprimatzeko esklusiba ematea.

NUPen dagoen aleak eskuz idatzitako ohar bat dauka azalaren ifrentzuan, zeinak esaten baitu zentsuratua izan dela 1640ko espurgatorioan, eta testu zatiak zirriborratuta daudela.

Bildumara itzuli