Arnaut Oihenart (1592 - ~ 1667)


Ikusi liburua

Arnaut Oihenart Maulen 1592an jaio zen legelari, politikari, historialari, poeta eta literatur kritiko zuberotarra izan zen. Ez dakigu zehazki noiz hil zen.

Elizgizona ez zen lehen euskal idazlea izan zen, baita Euskal Herriari buruz aritu zen lehen historialaria ere.

Notitia utriusque Vasconiae tum Ibericae tum Aquitanicae, latinez idatzita dago, eta Parisen argitaratu zen lehen aldiz, 1638an, lan-urte askoren ondoren. Bere obra historiografikorik handiena da. Bi Baskoniei buruzko, hots, Baskonia iberiarrari eta Baskonia akitaniarri buruzko azterketa historiko bat da, hiru liburukitan banatuta. Antzinako baskoiei buruz eta kantabriarrei buruz hitz egiten du, beren hizkuntzei buruz, Nafarroako antzinako historiaz, bere erregeen genealogiaz eta azkenik, Akitaniako baskoiez. Bi Baskonien ezagutza sakona erakusten du, baita euskara ongi menderatzen duela ere, zeina erabilgarria baitzaio toponimoak zehazteko. Zorroztasun kritikoaz idatzita dago, eta oso azpimarratzekoa da, XVII. mendeko liburu bat bada ere, Euskal Herriari buruzko batasunezko ikuspegia.

Obra honen ezaugarri nabarmen bat bere unibertsaltasuna da, gaiari geografia, etnografia, hizkuntzalaritza eta genealogiaren ikuspuntutik ekiten baitio.

NUPen dagoen alea Parisen inprimatu zen lehen argitalpenaren ale bat da. Sébastien Cramoisyren inprimategian inprimatu zen 1638an.

Bildumara itzuli